Zenbakiak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 31 2006/11 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

Zenbakiak
126
2,21 metro luze da Ionut Dragusin Bruesa Gipuzkoa Basketeko pibot erraldoia. 126 kilo pisatzen ditu, eta errumaniarrak aitortu duenez, fisikoki inoiz baino hobeto dago. Eta hori bere belaunek eskertzen dutela gaineratu du.

650.000
Continental mailan parte har­tzen jarraituko du Orbea txirrindularitzako euskal taldeak datorren urtean. 650.000 euroko aurrekontua izango du, eta Euskadi Fundazioari lotuta izango da erabat.

105-0
Emaitza horrekin irabazi zion errugbian Euskadiko selekzioak Nafarroakoari. Autonomia Erkidegoen Txapelketako partida jokatu zuten bi taldeek, eta nafarrek jipoi ederra jaso zuten Ordiziako Trevijano zelaian jokatutako lehian.

645
Price Waterhouse enpresa holandar bateko 645 lagunek hartu zuten parte Behobia-Donostia lasterketan.