Gora eta behera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 31 2006/11 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

Gora
Ainhoa Murua Triatloilari zarauztarrak beste arrakasta bat erdietsi du azken asteotan.Oraingo honetan, Espainiako selekzioarekin brontzezko domina jantzi zuen Mexikon jokatutako taldekako Munduko Txapelketan. Zarauztarrarekin batera, Ana Burgos eta Zuriñe Rodriguez bizkaitarra aritu ziren.
Donato Larretxea Munduko aizkolari bizkorrena bihurtu da Donato Larretxe nafarra Tolosako Beotibarren egindako saioan. O´Toole australiarra biziago ibili zen, baina berak egindako hiru akats aprobetxatu zituen nafarrak garaipena ekuratzeko. Omenaldia Gipuzkoako Atletismo Federazioak Naroa Agirre eta Mikel Odriozola atletak omendu zituen Donostian egindako ekitaldian, iragan denboraldian lortutako emaitza bikainengatik.


Behera
Donostiako trainerua Bazirudien azkenean egi bihurtuko zela, askoren ametsak errealitate bihurtuko zirela, baina... ez. Denboraldi honetan ere ez dugu uretan ikusiko Donostiako traineru komun eta bakarra. Ur Kirolak eta Donosti Arraun bere kasa ariko dira. Datorren denboraldian ote?
Reala Ezin du bururik altxa Miguel Angel Lotinaren taldeak. Azken bi partidak Anoetan jokatu arren, txuri-urdinek ezin izan dute oraindik denboraldiko estreinako garaipena erdietsi. Bi berdinketa lortu ditu, baina bi neurketa horietan, irabazteko baino galtzeko boleto gehiago izan ditu. Zulo-zuloan daude. Toni Kukoc Kroaziako saskibaloilari bikaina erretiratzear dago. 38 urterekin, NBAn ez du talderik topatu, eta bere klasearekin Europa osoa bere garaian txunditu zuen jokalariaren argia itzaltzen hasi da.