 |
|
 |
 |
Erreportajea
|
|
Orekaren eta berdintasunaren mesedetan
|
|
Azkeneko urteotan beti talde berak nagusitzen ziren Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketetan. Joera hori aldatzeko asmoz, aurten bikote orekatuagoak dituen Emakumea Pilotari Txapelketa jokoan da.
|
Azaroaren 4an ekin zitzaion Ezker Hormako Lehen Emakumea Pilotari Txapelketari. Emakumea Pilotari proiektuaren barnean dagoen lehiaketa federatua da honako hau, eta hamar bikotek hartzen dute parte.
Orain arte, elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketa jokatu izan da, baina betiere bi elkarte nagusitu ei ziren. Horrez gain, pilotarien euren arteko aldeak ere areagotu egin dira, eta hori guztia saihestearren, txapelketa orekatuago bat eratu dute; hala, bikoteak joko mailaren arabera orekatu dituzte txapelketa interesgarriagoa gerta dadin.
Hainbat herritako pilotaleku ezberdinetan jokatzen ari da txapelketa hau, eta era honetan, leku askotan hurbiletik ezagutu eta jarraitu ahal izango dute emakumeen pilota jarduera. Emakumea Pilotari Txapelketa nagusien mailan jokatzen ari da, baina datorren urteko otsailetik aurrera, 10-14 urte bitarteko neskak ere Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketan lehian ikusi ahal izango ditugu pilotaleku ezberdinetan.
|
|
Txapelketa
|
Bikoteak
Arrondo-Mendizabal
Fernandez-Unanue
M. Zabala-Argain
Urkizu-N.Zabala
Esnal-Montes
Jáuregui-Arozena
Manzisidor-Lukas
Etxegia-Arrizabalaga
Lujanbio-Gurrutxaga
Pierola-Goenaga
Egutegia
Abenduak 16 Zubieta (16:00). 5 partida.
Abenduak 23 Urnieta (16:00). 5 partida
Abenduak 30 Donostia-Altza (16:00). 5 partida.
Urtarrilak 13 Hernani (16:00). 5 partida.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |