Surfa: olatu erraldoiak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 32 2006/12 »  Surfa: olatu erraldoiak

Hileko izarra

Igeldo mendiaren atzealdean.
Itsasbehera bizia eta hego-mendebaldeko haizea aprobetxatuz, Igeldo eta Donostia arteko olatu erraldoietan hasi ziren surf egiten Ibon Amatriain eta Mikel Agote zarauztarrak, abenduaren 4an. Orain arte ikusi gabeko irudia eskaini ziguten, izan ere hamar metroko olatuen gainean ibili ziren uretako motor baten laguntzarekin. Surflariek aipatu zutenez, Zumaia eta Getaria arteko olatutzarra baino zakarragoa, indartsuagoa izan zen Igeldo aldekoa.


Tsunami gipuzkoarrak
A zer nolako irudiak eskaini dizkigun gure kostaldeak azkenaldian! Lehendabizi, Zumaia eta Getaria artean, eta orain, Igeldo eta Orio artean hamar metroko olatu erraldoietan ikusi ditugu surflariak euren ausardia eta trebezia erakutsiz.
Kontu handia.
Materialak eta segurtasun sistemak asko hobetu badira ere, halako olatu erraldoietan surf egitea oso arriskutsua gerta daiteke. Otsailean esaterako, Planeixan surf egiten ari zirela, laguntza eskaintzen ari zen uretako motor bat haitzen aurka joan zen, baina zorionez, ez zuen inork minik hartu.


Zumaia eta Getaria artean.
Planeixa edo Gris hondartza izeneko lekuan aritu izan dira orain arte surflariak olatu erraldoi hauek hartzen. Otsaila aldean ikusi genituen, baina abenduan ere Pablo Garcia eta Asier Muniain zarauztarrak bertan jardun zuten surf egiten. Muniain, gainera, une batez estilo tradizionalean aritu zen, besoei bakarrik eraginez eta uretako motorraren laguntzarik gabe. Harrigarria!