Zenbakiak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 32 2006/12 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

Zenbakiak
30
Atotxa Realeko futbol zelai zaharrean ospatu zen Ikurrinaren Egunaren 30. urteurrena bete zen abenduaren 5ean. Orduan legez kanpo zegoen ikurriñarekin zelairatu ziren Realeko eta Athleticeko jokalariak, Kortabarria eta Iribar kapitainak buru zirela.



110
Iaz baino %10 gehiago ordaindu behar izan dute pilotazaleek Lau t´erdiko Txapelketako finala ikusi ahal izateko. Kantxako eserlekuak ehun euro balio zituen iaz, eta aurten, berriz, 110 euro ordaindu beharra izan dute.



3h35:47
Denbora hori behar izan zuen Nathan Deakes australiarrak ibilketako 50 kilometroko munduko errekor berria jartzeko.



10
Amer Ali du izena, irakiarra da, 10 urte ditu, eta Doako Joko Asiarretan igeri egin du. Gauzak ondo atera ez arren, etorkizunean dominaren bat lortuko duela ziurtatu du.