 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Gora
|
|
Ainhoa Sanz
17 urteko atleta urretxuar hau aurrerapauso handiak ematen ari da, eta abenduaren 10ean junior mailako Europako Kros Txapelketan parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin. Hitzordu horren aurretik, Eskolarteko Munduko Kros Txapelketan ere aritu zen gipuzkoarra.
Iñigo Argandoña
Bosgarren urtez jarraian irabazi du Iñigo Argandoña donostiarrak Gipuzkoako Xake Txapelketa. Bigarren postuan, Donostian bizi den Jakob Aabling danimarkarra sailkatu zen, eta hirugarren, Fran Miguel atxabaltarra.
Aitor Alonso
Txirrindulari donostiarrak Revolution Series izeneko pistako proba ospetsuan parte hartu zuen abenduko bigarren asteburuan, Manchesterreko belodromoan. Punta-puntako txapelketa honetan, Unai Elorriagarekin osatu zuen bikotea.
|
|
Behera
|
|
Juanito eta Rossato
Zer nahi duzue esatea, bada... Ligan, partidetan irudi kaskarra ematen ari da Reala, sailkapeneko zulo-zuloan, eta hori gutxi balitz, Juanito eta Rossato jokalari txuri-urdinak elkar joka entrenamenduan, jaiegun batean, ume asko gurasoekin entrenamendua ikustera joan zirenean. Hitzak soberan daude...
Estrella Roja-Paok
Nazioarteko ULEB txapelketa jokatzen ari ziren Estrella Roja Belgradeko taldea eta Paok greziarra. Halako batean, bi taldeetako zaleak aulkiak elkarri eta kantxara jaurtitzen, banderak erretzen... hasi ziren. Sei lagun zauritu ziren liskar horietan.
Unai Osa
Itziarko txirrindulariak ez du batere zorterik lesioekin. Azken urteotan hainbat arazo fisiko izan ditu, eta orain, entrenatzen ari zela, haize bolada batek lurrera bota eta lepauztaia hautsi du.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |