Agenda


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 32 2006/12 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Beasaingo San Silvestre Lasterketa
Urteko azken egunean antolatzen diren lasterketen artean, Beasaingoa da Gipuzkoan antolatzen den garrantzitsuena. Ohi bezala, 12:00etan hasiko da.


Nazioarteko Igeriketa Txapelketa
Abenduaren 29an, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatuko da aurtengo Nazioarteko Igeriketa Txapelketa. Goi mailako partaidetza bilduko da bertan.


Donostiako San Silvestrea

Amara Kirol Elkarteak Donostiako Gabon zahar eguneko krosean parte hartzeko izena emateko epea zabalik du. Proba hau 15:00etan hasi izan da orain arte, baina aurten goizeko 11:00etan egitea pentsatu dute.





Errege Eguneko Krosa

Urtezaharreko ajeak gaindituta, urtarrilaren 6an Errege Eguneko Uliako krosa izango da. 12:00etan hasiko da emakumeen lasterketa eta 12:30etan gizonezkoena.





Iraupen eskiko irteera

Eskiko modalitate hau praktikatzeko irteera antolatu du Vasco de Campingek Les Cabannes-Plateau de Beillen, urtarrilaren 2tik 7ra. Informazio gehiago, www.vascodecamping.org webgunean.





Pistako Gipuzkoako Txapelketa

Abenduaren 30ean eta 31n jokatuko da pistako txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa, 10:00etan hasita.