Eskalada: Patxi Usobiaga


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 33 2007/01 »  Eskalada: Patxi Usobiaga

Hileko izarra

Paretetako erregea
2006. urtea ez du erraz ahaztuko Patxi Usobiaga eskalatzaileak. Urte magikoa izan da beretzat eskaladako Munduko Kopa irabazi baitzuen, eta abenduan, 2006ko Gipuzkoako Kirolari Onenaren Saria eman zioten.
mendia, eskalada, zainetan. Txikitatik mendi usainarekin bizi eta hezi izan da Patxi Usobiaga. 8-9 urterekin Pirinioetan barrena ibiltzen zen bere senitartekoekin. 10 urterekin, telebistaz eskaladako saio bat ikusi eta, arra barru-barruraino sartu zitzaion. Ordutik aurrera, eskupilota, futbola, atletismoa... alde batera utzi eta buru-belarri heldu zion eskaladari.


munduko onena. Munduko Kopa irabazi eta gero iaz, gaur egungo eskalatzaile onena bihurtu zen eibartarra. Beti amestu izan duen titulua erdietsi zuen Patxi Usobiagak iragan azaroan, Eslovenian. Crespi italiarra eta Mrazek txekiarra bezalako eskalatzaile aparten aurretik sailkatu zen gipuzkoar hau. Zailena geratzen zaio orain, aurten titulu horri eustea, alegia. gipuzkoako kirolari onena. Kiniela askotan sartzen zen, eta hasierako aurreikuspenak betez, Gipuzkoako kirol kazetariek Patxi Usobiaga izendatu zuten, abenduan, 2006ko Gipuzkoako kirolari onena. Naroa Agirre pertikalariaren aurretik geratu zen Usobiaga, eta horrenbestez, Munduko Kopa irabazi eta gero, kazetariek balentria hori saritu nahi izan zuten.