Axular lizeoa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 33 2007/01 »  Axular lizeoa

Ikastetxez ikastetxe

AXULAR LIZEOA IKASTOLA
Neska ala mutila izan, gustura aritzen dira kirolean, kasu honetan pilotan bezala. Sara Santos
Emaitzen aurretik, jarrera
Aieten dago Axular Lizeoa ikastola, arreta handia jartzen dio kirolari eta Bittor Arrondoko bertako kirol koordinatzaileak aipatu digunez, «12 urte bete arte, ikasle gehienak asko inplikatzen dira kirolarekin».


Jolas garaia aprobetxatzen dute askok kantxa ezberdinetan kirola egiteko. Sara Santos.
Ez da ikastetxe handia Axular Lizeoa, ezta txikia ere, baina inguruan ez du leku handirik hazteko, nahiz eta kirol instalazioak berrituta dituen. «Le­hengoak zaharkituta geratu zitzaizkigun; handitu eta berritu egin genituen, eta orain, instalazioak estalita ditugu», dio Bittor Arrondo Axularreko kirol koordinatzaileak. Pilo­taleku handi bat, areto futboleko kantxa bat, mini basketeko beste bat... eta entrenatzeko trabeska dauden beste kantxa batzuk ere badituzte ikastola horretan.

Astean hiruzpalau bider Etxadi eta Jolas Tokiko kirol instalazioetara joaten dira entrenatzera. «Beraz, argi dago instalazio gehiago izango bagenitu, erosoago arituko ginatekeela, baina tira... konformatu beharra dugu».

Kirola ez da jarduera bat gehiago Axularren. «Hezike­ta­ren parte garrantzitsua da. Gelaz kanpo egiten den zerbait da, eta horregatik ikasleak begirune handiagoa izatea errazagoa da. Gelaz kan­po ikasleek gehiago inprobisatzen dute, pertsona be­­ra nolakoa den ikusten da».

Axu­larrek bere kirol proiektua du, kirolaren konstituzio txiki baten antzekoa. Horren barnean, «besteekiko errespetua, ardura, elkartasuna eta antzeko baloreak erakusten eta sustatzen saiatzen gara». Hala, ikasleen adina edozein izanda ere, «filosofia bera aurrera eramaten saia­tzen gara: kirolean ikasleen ja­­rrerari ematen diogu ga­rrantzia, baita goiko mailetan ere; emaitzei baino ge­hiago begiratzen diogu jarrerari».

Bittor Arrondok onartu duenez, «12 urte bete arte gu­txi gorabehera, geure ikasleen %80 baino gehiagok ki­rolarekin erabateko inplikazioa izaten dute». Hortik au­rrera, eta ikasleak talde federatuetan sartzen direnean, «ikasleen parte hartze maila jaisten da. Onenak klubetara joaten dira, eta besteak umezurtz samar geratzen dira».