 |
|
 |
 |
Erreportajea
|
|
Elur mota guztietarako eski ikastaroa
|
Mendiko eskia gustuko duenak, horretan hasi nahi duenak edo horretan dabilenak bere teknika hobetu nahi duenak, aukera ezin hobea du datozen egunetan. Izan ere, Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak elur mota guztietan mendian eskiatzeko eski tekniken ikastaroa antolatu du martxoaren 3an eta 4an, Frantziako Pirinioetan (Bareges-La Mongie eski estazioan).
Jaime Eguzkitza bera izango da ikastaroko zuzendaria, eta berak azaldu digunez, “erakutsiko dugun teknika jaitsierak egiteko izango da. Eski alpinoan ibiltzen diren eskiatzaile askori gustatzen zaie menditik behera jaistea, baina ez dira konturatzen pistatik edo menditik jaistea oso ezberdina dela”. Mendiko elurra ez da pistakoa bezalakoa, “zapaldu gabe dago; horrez gain, elurra izoztuta egon daiteke, haizearekin mugituta… Era askotako elurra aurki dezakegu eta bakoitzak bere teknika eskatzen du”.
Teknika egoki batekin mendiko eski jaitsieretan askoz gehiago goza daiteke, “eta horrekin batera, istripuak saihesteko aukera askoz handiagoa dago”, ziurtatu du Eguzkitzak. Ikastaroan parte hartu nahi duenak Gipuzkoako Goi Mendi Eskolara dei dezake.
Gipuzkoako Goi Mendi Eskola
Telefonoa: 943 461440
|
|
Gomendioak
Eskiatzen lesioak saihesteko gomendioak:
Prestakuntza fisiko egokia: urte osoan kirola egin, eta asteburuko eskiatzailea bazara, astean zehar ariketa fisikoak egin.
Prestakuntza tekniko egokia: monitore baten eskuetan jarri.
Eskiatzen hasi aurretik, 15-20 minutuko berotze ariketak egin: Pixkanaka eskiatzen hasi.
Kolpe handiak ez hartzeko, ondo erortzen jakitea komeni da.
Material egokia erabili.
Nekatzen hasitakoan, eskiatzeari utzi, bestela lesioak izateko arrisku handiagoa baitago.
Eguzki iragazkiak erabili eguzkiaren erredurak saihesteko.
Alboko eskiatzaileak errespetatu.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |