Olatz Telletxea eskiatzailea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 34 2007/02 »  Olatz Telletxea eskiatzailea

Erreportajea

Olatz Telletxea

mendiko eskiatzailea

«Lehen jendeak erokeria handiagoak egiten zituen mendiko eskian»

Txiki-txikitandik mendiarekin harreman oso estua izan du Olatz Telletxeak. Iraupen eskia probatu badu ere, mendiko eskian ibiltzen dela bereziki gustura azaldu du.


Mendiko eskia ala iraupenezkoa, zer nahiago?

Gurasoekin txikitatik joan izan naiz pistetara eta mendira eskiatzera. Hazten ari nin­tzela, ordea, gurasoek erakutsi zidaten mendian eskia­tzen, eta 14 urtetik aurrera helduko nion buru-belarri men­diko eskiari.

Goiz samar, ezta?

Bai, hasieran tarteka joaten hasi nintzen, baina gero sa­rriago, nire kasa edo adiskideen laguntzarekin.

Dena den, mendiko es­ki­an oso gazterik hastea go­mendagarria ada?

Hobe da hasieran pistan eskiatzen ikastea, mendian hasteko maila bat izan behar baita. Igotzeko or­duan mendian ez dago misterio handirik, baina jaistea ez da hain erraza. Elurra baldintza txarretan dago askotan, eta betiere eskarmentu apur bat izan behar da mendian behar bezala eskiatzeko. Iraupen eskia ere probatu duzu. Halako aldea adago mendiko eskiaren eta iraupen eskiaren artean?

Dezente, bai. Iraupen eskia ko­rrika egitearen antzekoa da, beste era batekoa, ez du jai­tsiera handirik… Maldak igo­tzea gustuko dut, baina mendiko eskiko jaitsierak dira ederrenak. Iraupen eskiak ez du hori, edo nik ez dut ezagutu behintzat.

Hori bai, mendiko eskia iraupenezkoa baino arriskutsuagoa da, ezta?

Bai, elur jausiekin-eta, ten­tu handiz ibili behar da. De­na den, segurtasun neurriak hartzeko orduan, gurasoek asko erakutsi zidaten niri. Beraiek bazekiten ni nondik eraman, nondik ez… eta hori denborarekin norberak ere ikasten du.

Alde horretatik iruditzen zaizu jendea behar bezala prestatuta ibiltzen dela?

Lehen, agian, erokeria handiagoak egiten zituen jendeak mendian eta mendiko es­kian; orain, ikastaro gehiago daude eta seguruago ibiltzen da. Ikastaro horiek, gainera, gomendagarriak di­ra mendiko eskiko teknika ondo menderatzeko.

Gaztetxoen artean, or­dea, oraindik mendiko es­kia ezezagun samarra da?

Bai, eta normala da. Lehe­nengo urratsa eskiatzen ikas­tea da, eta horregatik nor­mala da iraupen eskian ari­tzea hasieran; mendiko eskia zailagoa da, zorrotzagoa.

Mendiko eskiarekin Eus­kaHerrian goza daiteke?

EuskaHerriko mendietan asko eskia daiteke, eta hala aritzen naiz neu ere. Na­fa­rroan ia negu osoan praktika daiteke mendiko eskia, eta Gi­puzkoa aldean Erlon, Txin­dokin, Saioan… eskiatu izan dut. Elur askorik ez da egoten, baina dagoenean EuskaHerrian mendiko eskia egiteko aukera handia dago.

Mendiko eskiko lehiaketetan ere aritzen azara?

Ez, ez naiz pertsona lehiakorra, eta horregatik nahiago izaten dut nire kasa ibil­tzea, lehiaketatik kanpo.

Zergatik modalitate hau eta ez eski alpinoa, beste askok bezala?

Alpinoan ibiltzen diren zale gehienak ez dira mendizaleak. Ni beti mendian ibili naiz, eta mendiarekin lotura duen edozer gustatzen zait; mendian aske ibiltzea gusta­tzen zait niri.


NOR DA?

Izena: Olatz Telletxea.
Jaioterria: Donostia.
Adina: 25 urte.
Pasioa: mendiko eskia.