Lilatoia 2007


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 34 2007/02 »  Lilatoia 2007

Egin ezazu saioa

Emakumeen lasterketa aldarrikatzailea
Lilatoiaren 18. edizioa jokatuko da martxoaren 4an, Donostiako kaleetan. Emakumeen lasterketa herrikoi eta aldarrikatzaile hau 1990. urtean sortu zen, eta urtez urte oihartzun handiagoa hartu du.


Arantxa Gurmendi Lilatoi taldeko kideak adierazi duenez, “emakumeek emakumeentzat antolatutako lasterketa da lilatoia”. 1990. urtean antolatu zen estreinakoz Donostian, eta ordutik gero eta jende gehiagok hartu du parte bertan.

Antza denez, Ingalaterran emakumeen lasterketa herrikoia egiten zela-eta, emakumeren bati otu zitzaion Donostian ere antzeko zerbait antolatzea. Hala, 1990. urtean Emakumeen Eguneko ekitaldiak prestatzen ari zirela, lasterketa hau ere egin zen. Arantxa Gurmendik dioenez, “emakumeak kirola egiteko aitzakia ere bazen, eta ahalik eta jende gehienak parte hartzeko 5 kilometroko ibilbide erraza jartzea erabaki zen. Eta hori, bai, Donostiaren erdialdean korritu beharra zegoen, gure helburua emakumeen presentzia nabarmentzea baitzen”.

Aurreneko lasterketa hartan, 204 emakumek hartu zuten parte, eta izandako arrakasta kontuan hartuta, aurrera egitea pentsatu zuten. Gauza asko aldatu da ordutik. “Lehen, donostiarrak eta ingurukoak ziren korrikalariak; orain, berriz, Nafarroatik, Logroñotik, Santanderretik, Ipar EuskaHerritik… hainbat lekutatik etortzen dira”, dio Gurmendik. Parte hartzaile kopurua ere asko igo da. “Iragan urtean, esate baterako, 679 korrikalari aritu ziren korrika”.

Proba finkatuta dago jada, jendeak ezagutzen du, erakundeen babesa du... Hortaz, helburu berririk ba adu lilatoiak? Gurmendik azpimarratu duenez, “emakume talde berriak, minusbaliatuak eta etorkinen elkarteetakoak ere bereganatzea gustatuko litzaiguke”.

Argazkia, Donostian lilatoia antolatu zen estreinako urtekoa da, 1990ean. Orduz geroztik, parte-hartzaile kopurua asko igo da urtetik urtera.


18. lilatoia
Data: martxoak 4.
Ordua: 11:00.
Lekua: Alderdi Eder.
Ibilbidea: 5 km.
Norentzat: 14 urtetik gorakoentzat.
Prezioa: aldez aurretik, 5 euro; taldeak 4 euro; lasterketako egun berean, 6 euro.
Izen ematea: otsailaren 19tik martxoaren 3ra.
Non: Izaki Kirolak (Usandizaga, 18), Laster kirolak (Elkano, 6)
Harremana: 943 462866 (faxa) eta lilaton@euskalerria.org