 |
|
 |
 |
Ikastetxez ikastetxe
|
|
INKESTA
|
1- Kirola egiten duzunean, euskaraz hitz egiten al duzu?
2- Erraza egiten al zaizu euskaraz hitz egitea kirolari buruz?
|
|
|
Gorka Gurrutxaga. DBH4
1- Aurrean dudan pertsonaren arabera. Berekin euskaraz egiteko ohitura badut, euskaraz aritzen naiz.
2- Norbaitekin euskaraz hitz egiten badut, kirolaren gainean ere gauza bera egingo dut.
|
June Artaetxebarria. DBH4
1- Lagunekin bai, beti, baina igerilekuan ez, nire entrenatzaileak ez baitaki euskaraz.
2- Oso erraza egiten zait euskaraz hitz egitea kirolaren inguruan, txiki-txikitatik hitz egin baitut hizkuntza honetan.
|
|
|
Nerea Salaberria. DBH3
1- Normalean ez. Ohitura handiagoa dut jendearekin gaztelaniaz hitz egiteko, baina batzuetan euskaraz ere egiten dut.
2- Ez zait zaila egiten, baina kirolaren gainean gaztelaniaz aritzea errazagoa egiten zait.
|
Xabi Mujika. DBH4
1- Gehienetan euskaraz aritzen naiz; hala ere, nire lagun batzuek gaztelaniaz egiten dutenez, horiekin gaztelaniaz jarduten dut.
2- Gaztelaniaz egitea errazagoa egiten zait, telebistan kirolari buruzko albiste gehienak gaztelaniaz ematen baitituzte.
|
|
|
Uxue Santiago. DBH4
1- Normalean bai, baina ez beti. Nire ingurukoek euskaraz badakite, nik euskaraz hitz egiten dut.
2- Egia esan, euskaraz hitz egitea gaztelaniaz baino errazagoa egiten zait; gusturago sentitzen naiz horrela.
|
Julen Olasagasti. DBH4
1- Nire giroa, giro euskalduna denez, kirolaz aritzen garenean ere euskaraz jarduten dugu.
2- Orokorrean bai, baina salbuespen batzuekin. Futbolari buruz ari garenean, gaztelaniazko hitzak errazago erabiltzen ditut.
|
OHARRA
MUGI!-N ZUEN ZAIN GAUDE!
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
|
DATORREN
HILEKO
INKESTA
|
1- Realak harrobiko jokalariaren bakarrik jokatu beharko luke orain?
2- Zer egingo zenuke taldearen oraingo egoerari buelta eman ahal izateko?
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |