 |
|
 |
 |
Erreportajea
|
|
Zarautz-Donostia zeharkaldia
|
Zarauzko malekoitik paseotxo lasai batekin helduko diogu zeharkaldi honi. Hondartzaren amaieran, bizikleta eskuetan hartuta, Iñurritzako biotopoan sartuko gara. Estuarioan sortzen den padurak inguru horretako landaretzari eusten dio, eta hegazti migratzaileentzako leku aproposa da, inondik ere.
Getariako arratoia atzean utzita, Talaimendi alderako igoerari ekingo diogu. Gailurrera helduta, Oria ibaiaren bokalera jaitsiko gara, eta hiru kilometroz haren mugetan ibiliko gara. Orio atzean utzita, nahi duenak itsasaldeko paisaiarekin jarrai dezake Igeldo aldeko ibilbide naturalean. Guk kostaldea utziko dugu errepideko trafikoa saihestearren, eta 12,1 kilometroan desbideratuko gara Oria bailarara Aginaga, Usurbil, Lasarte-Oria, Andatza, Ernio eta Adarrako bistekin gozatzeko.
Azken ahalegin bat egingo dugu Arratzaingo igoerara inguratzeko (Donostiatik Mendizorrotzen ezkerraldera dakusagun mendi biribila); hortik aurrera ez dugu igoera gehiago izango, eta laster batean Larrunek, Aiako Harriak, Jaizkibelek eta azkenean Donostiak ongi-etorria egingo digute.
Jaitsieraren amaieran, hirigunera helduko gara Igara auzotik, eta industri pabiloiak zeharkatu ostean, bidegorria hartuko dugu, eta hor 2,5 kilometro ibili eta gero, Ondarretako hondartzara iritsiko gara. Azken pedalkadak eman eta Haizearen Orrazira helduko gara.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |