Mendiko bizikleta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 35 2007/03 »  Mendiko bizikleta

Erreportajea

Zakutoak hartu gabe, mendialdean mendiko bizikletan aritzen direnak ere asko dira. Batzuk lehiatzen, eta beste asko euren kasa zeharkaldiak eginez.
Josetxo Maneiro da Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko BTT saileko arduraduna, eta berak aipatu digunez, “lehiaketetan aritzen diren mendiko txirrindulariak 50 inguru dira; federazioak antolatzen dituen zeharkaldietan, berriz, ehun bat biltzen dira”. Edonola ere, kopuru hori aldagarria dela ziurtatu du, zeharkaldiaren garrantziaren arabera. “Ibilaldi xumeetan 80-100 lagunek hartzen dute parte, eta sona handiagoa dutenetan, 300-500 txirrindularik, Lezo edo Altsasuko zeharkaldietan, esate baterako”. Maneirok onartu du mendian bizikletan dabilen zale asko eta asko federatu gabe dagoela, “eta gero, txirrindulariren bati zerbait gertatzen zaionean izaten dira komeriak, babesik gabe daudela konturatzen direnean. Urtean 70 bat euro ordainduta federatuta zaude, eta istripuren bat izanda ere, aseguru batek estaltzen du txirrindularia”.

Gipuzkoako BTTren arduradunak modalitate hau txirrindularitzako anaia txiroena dela salatu du. “Oso diru laguntza eskasa jasotzen du, ez du sustapen kanpainarik izaten, ez dago eskola kirolaren barruan, nahiz eta uda aldean zerbait egiten den”.


kontuan hartu

Aisialdiko mendiko bizikleta 14 urtetik gorako edonorentzat zabalik dago.
Ingurune konplikatuan egin daiteke; beraz, bizikleta ondo erabiltzen jakitea eta fisikoki ondo izatea aholkatzen da.
Bakarrik ez egitea komeni da, edo gutxienez, noiz abiatuko zaren jakinarazi.
Material egokia erabili.
Txirrindulariak eguraldiaren araberako arropa erabili behar du.
Ingurumenarekin begirune handia izan behar du.
Federatuta egotea komeni da.