Leire Olaberria txirrindularia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 35 2007/03 »  Leire Olaberria txirrindularia

Hileko izarra

LEIRE OLABERRIA PISTAKO TXIRRINDULARIA
Leire Olaberriak gorakada handia egin du txirrindulari gisa, eta martxo amaieran Mallorcan izango den pistako Munduko Txapelketan ariko da.
Martxo hasieran jokatu zen pistako Espainiako Txapelketan urrezko hiru domina eta zilarrezko beste bat lortu zituen Leire Olaberriak; scratchen, jazarpenean eta keirin modalitatean lortu zituen urrezkoak. Txapelketa horretan bertan Ainhoa Pagola gipuzkoarrak ere zilarrezko bi domina eskuratu zituen abiaduran eta 500 metrotan. Munduko Kopan bi urte besterik ez daramatza, eta dagoeneko bi domina lortu ditu (Sidneyen puntuazio proban zilarrezko domina eta brontzezkoa scratchen, Los Angelesen). Espainiako Txapelketetan, kolore guztietako 18 domina irabazita ditu dagoeneko.

Orain, Mallorcako Mundialetan lan ona egitearekin konformatzen da, eta berak aitortu bezala, “Munduko Kopan beste urtebetez aritu beharra dut Munduko Txapelketa batean domina lortzeko aukerak izateko”.

Cespa taldean dabilen 30 urteko txirrindulari hau buru-belarri sartuta dago pistako txirrindularitzan. Talde horrek eta Eusko Jaurlaritzak nahiz Espainiako Federazioak ematen dizkioten bekei esker egin dezake hori Olaberriak.

Mundial honen ondoren, errepideko txirrindularitzan korritzea du xede, eta luzera begira, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoak.


palmaresa

Munduko Kopa: zilarrezko domina jazarpenean, Sidneyen (2006); brontzea Los Angelesen (2007).
Espainiako Txapelketa: 18 domina (11 urrezkoak).