Inkesta: Reala


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 35 2007/03 »  Inkesta: Reala

Ikastetxez ikastetxe

Inkesta
1- Realak harrobiko jokalariarekin bakarrik jokatu beharko luke orain?

2- Zer egingo zenuke taldearen oraingo egoerari buelta eman ahal izateko?


Elena Valverde. 10 urte.

1- Jokalari onenekin aritu beharko luke Relaak, eta ez bakarrik harrobikoekin.

2- 30 urtetik gorako jokalari batzuk daudela badakit, eta nik uste horiek ez daudela jada sasoi onean jokatzeko.
Javier Pérez. 11 urte.

1- Asko gustatzen zait futbola, eta harrobiko nahiz gainerako jokalariekin ez dut dute mailari eustea lortuko dugunik.

2- Entrenatzailea ez nuke kenduko, baina bai zenbait jokalari.

Maialen Inciarte. 11 urte.

1- Futbolaria naiz, eta Realak orain bezala, badakit zer den gaizki pasatzea. Borrokan jarraitu beharko lukete mailari eusteko.

2- Ez nuke inor kenduko oraingoz, baina liga amaitzerakoan ikusiko genuke...
Ricardo González. 10 urte.

1- Harrobikoekin bakarrik jokatuko nuke, bertakoak eta merkeagoak direlako.

2- Entrenatzailea kenduko nukeen ez dakit, baina bai zenbait jokalari. Harrobikoekin talde sendoa egingo nuke.

Ruben Jiménez. 11 urte.

1- Aukerak dauden bitartean, jokalari guztiak erabili beharko lituzke Realak maila ez galtzeko.

2- Zenbait aldaketa egingo nituzke: jokalari batzuk kendu, baina ez entrenatzailea.
Sumaia Chamali. 9 urte.

1- Futbolean jokatzen dut, eta ez nuke inor kenduko; beraz, ez nuke harrobikoekin soilik jokatuko.

2- Ez dut uste Realaren egoeraren errudun entrenatzailea denik, jokalariak baizik.


OHARRA MUGI!-N ZUEN ZAIN GAUDE!

Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Mugi aldizkariko zein atal duzu gutukoen?

2- Zer gustatuko litzaizuke bertan azaltzea, irakurtzea?