 |
|
 |
 |
Protagonista
|
Egoitz Labaka pilotaria
|
Bi eskuekin pilotan ondo moldatzen da Egoitz.
Sara Santos
|
|
«Esker gantxoa egitea da gehien gustatzen zaidana»
|
|
Aitarengandik jaso du Egoitz Labakak eskupilotarako zaletasuna. Koka bere auzokidea izan arren, bere idoloa Aimar Olaizola dela ere aitortu du.
|
Oker ez banago, aurrean atzean jokatzea baino nahiago duzu, ezta?
Bai, aurrealdean lehia handiagoa izaten dugu pilotarion artean, tantoa bukatzea atsegin dut. Indar handi samarra dudanez, atzean ere jokatu izan dut, baina pilota jo eta jo, azkenerako nazkatu egiten naiz.
Dejadak egitea, pilota moztea… Zein jokalari edo jugada egitea gustatzen zaizu gehien?
Dejadak egiten oraintxe ikasten hasi naiz, aita erakusten ari zait; dena den, ezker gantxoak egitea dut gogoko, batez ere.
Eta zer da gehien hobetu behar duzun kolpea edo jokaldia?
Lasaiago jokatu beharko nuke, izan ere sarritan bizkorregi aritzen naiz, bizkorregi amaitu nahi izaten dut tantoa. Patxada handiagoa behar dut.
Altzatarrak taldean zaude. Zure adineko pilotari asko al zaudete?
Nik dakidala beste bat eta ni neu bakarrik gaude Altzatarraken. Ni baino urtebete zaharragoa den nire arrebak ere jokatzen du.
Takoekin jokatzen ikasi al duzu?
Momentuz, ez, baina eroso jokatzen dut takorik gabe, ez dut eskuetako minik izaten, gainera. Hala ere, takoak jartzen Aste Santu inguruan hasiko garela esan digute. Ea nola moldatzen naizen!
Beti binaka jokatzen duzu?
Orain arte beti binada jokatu dut, baina egia esan behar badut, badut irrika buruz buru jarduteko ere. Horreterako, ordea, beste bizpahiru urte igaro beharko dira.
Noiz hasi zinen eskupilotan jokatzen?
Txikitan, zazpi urterekin hasi nintzen eskupilotan jokatzen aitaren bitartez. Eskupilotan aritzen zen bera, baina ikasteko laguntzarik ez zuen jaso; eta horregatik, niri lehenbailehen pilotan erakusten hasi zitzaidan. Eta egia esan, oso gustura nabil.
Eta hasieratik eskupilotan, ala palaz edo beste modalitate batzuetan ere aritu izan zara?
Palaz ere jokatu izan dut zenbaitetan, baina oso gutxi. Eskupilota da gehien gustatzen zaidan modalitatea.
Beste kirolik egiten al duzu?
Futbolean ere aritzen naiz, Lengokoak taldean jokatzen dut, atezain gisa. Gustura jarduten dut, eta Alberto Realeko atezain ohiaren antzekoa izatea nahiko nuke.
Eta pilota, futbola baino nahiago?
Ez dakit zer esan, ez nuke orain erabakitzen jakingo; bi kirolak asko gustatzen zaizkit.
Altzako taldekoa izanik, pentsatzen dut Kokaren jarraitzailea izango zarela.
Bai, bai jarraitzen dut bere kirol ibilbidea.
Eta? Zer moduzko pilotaria iruditzen zaizu?
Ondo jokatzen duenean oso pilotari ona da, baina beste batzuetan… Badirudi batzuetan berak nahi duenean bakarrik jokatzen duela ondo…
Edonola ere, beste pilotari idolorik ba al dezu?
Aimar, Aimar Olaizola. Betidanik bera izan da nire idoloa; bere jokoak ez du hutsunerik, baina batez ere gantxoak nola egiten dituen ikustea harrigarria da, niretzat behintzat.
Pilotari profesionala izatearekin amesten al duzu?
Bai, kirolari profesionala izatea nire ametsa izango litzateke, baina ez dakidana da futbolari edo pilotari profesionala; ez dut batere argi.
|
NOR DA?
Izena: Egoitz Labaka.
Sorlekua: Donostia (Altza)
Adina: 12 urte.
Taldea: Altzatarrak.
Ikastetxea: Pasaia-Lezo Lizeoa, DBH1.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |