Gora eta behera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 35 2007/03 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

GORA
Gros Xake Taldea Fomento Cultural taldeari irabazi eta gero, Donostiako Gros Xake Taldeak Euskal Liga irabazi du beste behin.

Daniel Franco Donostiako Tximistarri waterpolo taldeko jokalari hau infantil mailako Euskadiko selekzioarekin ariko da Espainiako Autonomia Erkidegoen Txapelketan. Aste Santuan jokatuko da txapelketa, eta halako batean parte hartzen duen lehenbiziko mutil gipuzkoarra da.

Roger Federer 41 garaipen bata bestearen atzetik lortu ondoren, Roger Federer tenislari suitzarrak eta gizonezkoen tenisean jaun eta jabe denak,partida bat galdu zuen. Gizakia dela erakutsi du, eta berak ere egun txar bat izan dezakeela. AEBetako Indian Wellseko Torneoan jaso zuen porrota bosgarren kanporaketan, Gillermo Cañas argentinarraren aurrean.


BEHERA
Mestallan, muturka Azken hilabetetotan futbol zelaietan boxeo borrokaldiak ikustera ohitu gara jada. Azkeneko kapituluetako bat, Valenciak eta Milango Interrek eskaini zuten Txapeldunen Ligako partidan. Elkar joka hasi ziren bi taldeetako jokalariak, eta David Navarro ordezkoen aulkian zegoen jokalaria, zelaira atera eta sudurra hautsi zion Interreko jokalari bati. Hitz guztiak soberan daude...

Jan Ulrich Karrerista alemanak txirrindularitza profesionala utzi du doping usain artean. Bere aurka egin diren salaketei aurre egiteaz nekatuta eta nazkatuta, agur esan dio txirrindularitzari.

Bidasoa Irungo eskubaloi talde historikoa Asobal Ligako zulo-zuloan dago. Jaitsiera postuetan dantzan dabil, eta gauzak asko aldatu beharko ditu mailari eutsi nahi badio.