Agenda


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 35 2007/03 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Realaren Jubenilen

Torneoa


Aste Santua hurbiltzearekin batera, Re­alaren Jubeni­len Nazioarteko Txapelketa jokatuko da data horietan. Izar handiak izan­go direnak ikusiko ditugu jokoan.

Nazioarteko Donostia Hiria

Xake Irekia


Apirilaren 1etik 8ra jokatuko da Do­nos­­ti­a­ko Udaletxe­ko Batxzar Aretoan Nazioarteko Do­nos­tia Hiria Xake Irekia. Goi mailako xakelariak lehiatuko dira.

Euskal Herriko Itzulia

Apirilaren 9an hasita, errepideko txirrindularitzako euskal hitzordu garrantzitsuena jokatuko da gure errepideetan. Euskal Herriko Itzulia, hain zuzen ere. Izen asko eta onak bilduko dira bertan.
Azpeitiko Rallysprinta

Euskal Rallysprint Txapelketarako puntuagarria den proba jokatuko da apirilaren 21ean Azpeitian. Lasterketa arratsaldeko 15:00etan hasiko da.

Karting Kopa, Olaberrian

Apirilaren 21ean eta 22an Karting Ko­pako saioa jokatuko da Olaberriako zir­kuituan. Modalitate honetako pilotu onen­tsuenak parte hartuko dute.
Urnieta-Adarramendi-Urnieta

Mendiko lasterketen ordua iristen ari da pixkanaka-pixkanaka, eta hala, apirilaren 1ean XI. Urnieta-Adarramendi-Urnieta mendiko lasterketa jokatuko da. 13,5 kilometro ditu ibilbideak. Informazio ge­hiago, 943008328 telefono zenbakian.