Inkesta: ikasleak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 36 2007/04 »  Inkesta: ikasleak

Ikastetxez ikastetxe

INKESTA: ikasleak
1- Mugi aldizkariko zein atal duzu gustukoen?

2- Zer gustatuko litzaizuke bertan irakurtzea?




Sara Anaut. 15 urte.

1- Oso gustukoa dut Mugi aldizkaria, kirolzalea naizelako. Atal guztiak gustatzen zaizkit.

2- Gimnasia erritmikoari buruzko informazio gehiago azaltzea gustatuko litzaidake.
Marco Sangalli. 15 urte.

1- Realzalea naiz eta talde txuri-urdinaren informazioa gustatzen zait gehien. Erreportajeak ere atsegin ditut.

2- Gora eta behera atala oso gustukoa dut, eta nik tarte zabalagoa egingo nioke.




Olatz Gorrotxategi. 14 urte.

1- Zozketan parte hartu izan dut eta ideia ona da egiten dituzten opariak. Galderei erantzuteko aldizkari osoa irakurri behar da.

2- Eskizalea naizenez, eskiko erreportajeak egitea eskertuko nuke.
Iñigo Viera. 15 urte.

1- Mitoaren atala da gehien gustatzen zaidana, pertsonaia ezagunak ateratzen direlako eta euren bizitza kontatzen delako.

2- Futbolak eta saskibaloiak sortzen dituen albisteak gustura irakurriko nituzke.




Luna de la Cuesta. 15 urte.

1- Kirolzalea naiz eta kirol ezberdinen ezaugarriak ezagutzea asko gustatzen zait.

2- Erreportaje gehiago irakurriko nituzke, ahal izanez gero behintzat.
Guillermo Martinez. 15 urte.

1- Erreportajeak. Martxoko zenbakian urpekaritzaren inguruko erreportajea asko gustatu zitzaidan, adibidez.

2- Skatea asko gustatzen zaidanez, horri buruzko erreportaje zabal bat gustura irakurriko nuke.


OHARRA MUGI!-N ZUEN ZAIN GAUDE!

Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Mugi aldizkariko zein atal duzu gutukoen?

2- Zer gustatuko litzaizuke bertan azaltzea, irakurtzea?