Gora eta behera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 36 2007/04 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

GORA



Messi Barcelonako jokalari argentinarrak gol gogoangarria sartu zuen Errege Kopako joaneko neurketan Camp Nou futbol zelaian, Getaferen aurka. Zelai erdian baloia hartu eta aurrean zituen guztiak atzean utzita, atezainari ere izkin egin eta gol aparta sartu zuen. Maradonak 1986ko Mundialean Ingalaterarren kontra egindako golaren oso antzekoa, hain zuzen ere.

Realzaleak Talde txuri-urdinak lortu dituen azken emaitza onak kontuan hartuta, taldea bera ere gora jar genezakeen, baina Realzaleek berriro ere izan duten jarrera txalotzekoa da. Erraztasunak izan arren, Anoetako azken partidetan estadioa beteta izan da, eta etxetik at ere taldearekin izan dira. Hala jarrai dezatela.

Tania Elosegui Telkom Women´s Classic Hego Afrikako torneoa irabazi zuen golflari donostiar bikainak.


BEHERA



Aspe Eskupilotako enpresa honek aukera berri bat eman nahi dio Mikel Goñi pilotariari goi mailako eskupilotara bueltatzeko. Horretarako, Goñik argaldu egingo dela hitz eman die enpresaburuei. Beste inork ez du Goñik adina aukera izan enpresa horren barruan. Zer esango ote dute gainerako pilotariek?

Renault eskuderia Aurtengo denboraldira arte, Bat Formulako eskuderia frantsesa gailurrean izan da Fernando Alonsorekin. Orain, ordea, Alonso taldean ez dagoela, Renaultek behera egin du, nabarmen.

Biarritz Olympique Miarritzeko errugbi taldeak huts egin zuen Donostiara egindako bisitan. Heineken Cupeko final laurdenetako neurketa jokatu zuten Anoetan, zale asko etorri ziren, baina ustekabean, huts egin zuen Northampton talde ingelesaren aurka.