Kirol agenda


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 36 2007/04 »  Kirol agenda

Agenda... eta gehiago

Globetrotters saskibaloilari trebeak

Harlem Globetrotters saskibaloiko talde estatubatuar trebea Illunben ariko da, apirilaren 29an. Baloia hartuta, egundoko ikuskizuna eskainiko dute Donostian.


Donostiako Maratoi Erdia

Maiatzaren 13an jokatuko da Donostiako Maratoi Erdia. Goizeko 10:00etan hasiko da proba, eta informazio gehiagorako deitu 610897916 telefono zenbakira.


Donostiako Sei Orduak

Easo Igeriketa Taldeak Euskadiko Sei Orduak antolatu ditu maiatzaren 5erako. Euskal hiriburuak lotzen dituen kilometro kopurua igeri eginez osatzen saiatuko dira. Anoetako igerilekura hurbiltzen den edonork parte hartu ahal izango du.
Antiguako Herri Lasterketa

10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Antiguako Herri Lasterketako korrikalariek, maiatzaren 20an. 11:00etan hasiko da proba, eta informazio gehiagorako, 943 467181 telefonora deitu edo bagera@bagera.net posta elektronikora bidali mezua.

Lineako patinajeko ikastaroa

Vasco de Camping elkarteak lineako patinajeko bi ikastaro antolatu ditu datozen asteetarako: maiatzaren 4tik 6ra eta maiatzaren 18tik 20ra.
Hegatsen Bidasoako Jaitsiera

Nazioarteko hegatsen proba hau apirilaren 30ean izango da, Hondarribian.