 |
|
 |
 |
Egin ezazu saioa
|
belar eskia
|
Belar gaineko lehiaketetan ere abaila bizian ibiltzen dira eskiatzaileak.
|
|
Belar gainean eskiatzen
|
|
Negua urruti samar geratzen denez, eskiatzaileek zain geratu beharko dute, edo bestela, belar gainean eskiatzen hasi. Geurean ezezaguna, Asian, esaterako, zale asko ditu.
|
Eski denboraldi tradizionala neguan egiten da, baina ba al dakizue belar gainean ere eskiatzeko aukera badagoela? Aukera eta, zenbait herrialdetan, arrakasta handia du modalitate bitxi honek.
Europan belar-eskiak ez du oihartzun handirik, baina Asiako herrialde batzuetan zale asko ditu. Vietnamen adibidez, kirol hau ezagutu eta handik urtebetera egunero hirurehun lagun aritzen dira horretan, udan. Asian, hain zuzen, Iranen dago kirol honen inguruan benetako zaletasuna. Nazioarteko txapelketak antolatzen dira han eta elur gaineko eskia baiko gehiago praktikatzen da ia. Japonia, Taiwanen eta Txinan ere pixkanaka bidea zabaltzen ari da.
Belar gaineko eskia Austrian sortu zen 1980ko hamarkadan eski alpinoko talde ofizialek entrenatu ahal izateko. Eta belarretatik jaisteko, gurpil antzeko batzuk dituzten patinak erabiltzen dira. Eskiak elurretako berberak dira, nahiz eta belarretan aritzeko bereziak ere badiren. Azken horiek, ordea, ez dira gomendagarriak pistaren malda handi samarra baita, eta elurretako eskiekin primeran zoaz. Gainera, horrek omen du grazia, elurretako eskiak erabiltzeak, hain zuzen ere. Hori bai, ez da komeni eski berriak erabiltzea, eski azpiak hondatu samarrak geratzen baitira.
Modalitate hau praktikatzen dutenek diote elurretako eskia baino askoz merkeagoa izateaz gain, adrenalina gehiago askatzen duzula belar gainean eskiatuz. Pistak, berriz, elur gainean egiten direnen oso antzekoak dira, eta modalitate ezberdinetan lehiatzen dira: erraldoian, eslalomean...
Espainian Asturiaseko Pajares eski-estazioan aspalditik antolatzen da belar gaineko eski lehiaketa, abuztuan, eta urtero eskiatzaile asko biltzen da bertan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |