Mitoa: Luis Carril


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 37 2007/05 »  Mitoa: Luis Carril

Mitoa

Luis Carril Estropadetako Patroia

Luis Carril patroi lanetan bere kuadrillarekin ontzi barruan, istripua izan aurretik.



Donostiarren heroia

Luis Carril -erdian-, traineru donostiarreko bere arraunlariekin argazkia ateratzeko posean.



Sorlekua: 1846an jaio zen Asturiasen, baina Donostian bizitzen jarri zen.

Estropadetako patroia: arrantzako eta estropadetako patroia zen gizon txiki, argal hau. Kolore argiko begiak izan arren, begirada tristeko arrantzale amorratua zen.

Patroi arrakastatsua: Donostiako traineruarekin garaipen goagoangarria erdietsi zuen Ondarroaen aurka egindako deafioan.

1890eko abenduaren 2an: Donostia eta Ondarroako traineruen arteko desafioa egin zen. Lekeition hasi eta Getarian amaituko zen 10 miliatako estropada egin behar zuten, bi ontziak lerroan jarriz.

Saturraranen, aurrera: 12:16an abiatu ziren bi traineruak, eta aurreneko hogei minutuetan parez pare joan ziren. Mutriku aldean, ordea, Luis Carrilen ontzia aurrea hartzen hasi zen, eta patroiak, besoa altxatuta, epaimahaiaren ontzia agurtzen zuen. Zortzi minutu geroago, ibilbidearen erdian zeuden, eta bien artean lau ontzitako aldea zegoen. Aldez aurretik adostu bezala, Mutrikun sua piztu zuten, eta horrek ontzi gipuzkoarra ondarrutarraren aurretik zihoala adierazten zien kostaldeko herriei. Donostiara telegrafoaren bitartez iritsi zen berria.

Donostia, erotu beharrean: Donostia guztia kalera atera zen Luis Carrilen eta bere arraunlarien garaipena ospatzera. Desafio hori irabazi ondoren, Luis Carril hiriko idolo bihurtu zen.

Irabazlea: Hendaiako batean izan ezik, parte hartutako gainerako estropada guztietan irabazi zuen Carrilek.

Itsasoan bizi eta hil: 1892ko urriaren 19an, Luis Carril eta bere arraunlariek itsaso barean ziharduten bela batekin nabigatuz. Kostatik bederatzi miliara zeuden, eta Carrilek deskuidu batean arrauna utzi eta bat-batean haize bolada bortitz batek ontzia trabeska jarri zuen. Kolpe bortitz horren ondorioz, ontzia irauli eta bederatzi itsasgizon ito egin ziren, Luis Carril tartean; lauek, berriz, salbatzea lortu zuten.