 |
|
 |
 |
Arraunketa
|
Kontxako bandera
|
Traineru donostiarren arteko kanporaketa 1985. urtetik aurrera egiten da.
|
|
Estropadarik ez, atzerapenak, Orioren nagusitasuna…
|
|
1879. urtean Kontxako Bandera antolatzen hasi zenetik, era guztietako bitxikeriak, pasadizoak eta ez ohiko gertaerak bizi izan ditugu estropada horretan. Aurten ere antzeko zerbait gertatuko ote da?
|
Oraindik denboran urrun samar badago ere, iraileko lehen bi igandeetan Kontxako Bandera jokatuko da, Donostian. Traineruen estropadako olinpiada izaten den hau, Kantauri aldeko ontzi guztien helburu nagusi izaten da. Batzuentzat estropadarako sailkatzea garaipen handia da, eta beste batzuentzat garaipena ez lortzea, porrota. Baina traineru denboraldiko une gorena da, zaleak erotzen dituena, eta arraun taldeak epaitzen dituena, ordura arte egindako guztiak ezertarako balio izango ez balu bezala. Estropada ikur honen 128 urteetan hainbat bitxikeria eta pasadizo izan dira. Hona hemen horietako batzuk:
Estropada laburrenak: 1894an eta 1939an egin ziren. Traineruek bi milia besterik ez zituzten egin. Lehen urte hartan Donostia izan zen garaile, eta bigarrenean, Orio.
Estropadarik ez: 1902-1908 urte artean ez zen Kontxako Banderarik jokatu. Hiriko agintarien aburuz, traineru estropadak basatien lehiak ziren, Donostiaren dotoreziarekin bat ez zetorren ikuskizuna. Traineruen ordez, belen arteko estropadak antolatu zituzten.
Arraunlariak: 1879-1912 urteen artean, arraunlariak arrantzan jarduten zuten traineruko kide izan behar zuten. 1913-1928 urteen artean, arraunlariek bere herriko arrantza industrian lanean jardun behar zuten; 1929-1957 urteen artean, arraunlariek traineruak ordezkatzen zuen herriko biztanlea izan behar zuten. 1958-1976 urteen artean, arraunlariak taldeko herriaren bailarakoak izan behar zuten; 1976. urtetik aurrera, kontratazio askatasuna zegoen, baina arraunlariek derrigorrez taldeko fitxa izan behar zuten.
Kanporaketak: Kontxan sartzeko kanporaketa 1975ean jokatzen hasi zen. 1982ra arte, Hondarribian jokatu zen, eta ordutik hona Donostian bertan. Traineru donostiarren arteko kanporaketa, aldiz, 1985etik aurrera jokatzen hasi zen.
Atzerapenak: bost aldiz atzeratu dira estropadak itsasoa haserre zegoela ikusita, eta bost aldietan bigarren jardunaldian. 1923an eta 1998an bitan atzeratu zen bigarren jardunaldia. 1957, 69 eta 72an, astegunean jokatu zen estropada. Traineruen arteko iskanbilak tarteko, 1983. urtean bi igandeetako estropadak atzeratu ziren.
Balizak: balizak kokatzeko zazpi pertsona aritzen dira lanean, besteak beste, bi topografo. Kontxan eta Igeldon aritzen dira kaleen zabalera eta estropada eremuaren luzera neurtzen. Neurketa horren gutxi gorabeherako errore tartea 20 bat zentimetrokoa da.
Banderaren egilea: Itziar Alduntzin donostiarrak egiten du. Lan horretarako, 7,5 metro oihal, 6.000 metro hari urdin, 2.500 urre koloreko haria eta kolore anitzeko 2.000 metro hari erabiltzen ditu. 400 ordu ematen ditu bandera egiten gutxi gorabehera eta laguntzaile baten beharra izaten du.
Orio, ontzi aipagarriena: Orioko trainerua da Kontxako estropadetan garaipen gehien eskuratu dituena (30). XX. mendeko hamarkada guztietan bandera bat gutxienez irabazitakoa da. Oriok mendea irabazten hasi zuen, 1901ean, eta irabazten bukatu zuen, 2000. urtean.
Oliden eta Korta: Batista Oliden eta Jose Luis Korta oriotarrak dira Kontxako Bandera gehienetan irabazi dutenak: 13 bider. Olidenek Oriorekin 10 bandera, 2 Aginagarekin eta beste bat Donostiarekin eskuratu zituen, denak arraunlari gisa. Kortak, berriz, arraunlari, entrenatzaile eta patroi lanetan: 6 Oriorekin, 1 Lasarterekin, 4 Kaikurekin eta 2 Castrorekin.
Ontzigileak lehian: joan den hamarkadan zuntzezko traineruak egiten hasi arte, bi izan ziren ontzigile nagusiak: Ikazeta oriotarra 1951tik 1985era, eta Fontan sanpedrotarra 1994. arte. 1995etik aurrera, material berria zela-eta, Cuesta, Cosmoplas, Amilibia eta Olaziregi ontzigileak hasi ziren traineruak egiten. Azken urteetan Amilibia oriotarrak egindako traineruak erabili dituzte talde gehienek Kontxako estropadetan.
|
Batista Olidenekin batera, Kontxako Bandera gehien irabazi dituen gizona da Jose Luis Korta: 13, guztira.
azken 20 urteko palmaresa
|
Urtea
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
|
Trainerua
Koxtape
Zumaia
Koxtape
San Pedro
Koxtape
San Pedro
Orio
San Pedro
San Pedro
Donibaneko
Orio
Orio
Orio
Koxtape
Orio
Castro
Castro
Astillero
Astillero
Hondarribia
Castro
|
Patroia
J.M. Lujanbio
Edu Aristi
J.M. Lujanbio
J.C. Fontan
J.M. Lujanbio
J.C. Fontan
J.L. Korta
J.C. Fontan
J.C. Fontan
J.M. Lujanbio
Txiki Larrañaga
Txiki Larrañaga
Txiki Larrañaga
J. Arbona
Txiki Larrañaga
J.L. Korta
J.M. Lujanbio
Izortz Zabala
Izortz Zabala
J. Amunarriz
K. Garma
|
Itziar Alduntzin donostiarra arduratzen da urtero Kontxako Bandera egiteaz.
Bandera kopurua taldeka
|
|
Orio
San Pedro
Donostia
Pasai Donibane
Hondarribia
Kaiku
Pedreña
Santurtzi
Castro
Getaria
Ondarroa
Lasarte-Michelin
Aginaga
Zumaia
Iberia-Sestao
Astillero
Union Pasajes
Avante Pasajes
|
30
13
12
10
10
4
4
3
3
2
2
2
2
2
2
2
1
1
|
Amilibia ontzigileak egindako traineruak izan dira Kontxan gehien erabili direnak azken urteotan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |