Hileko agenda


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 37 2007/05 »  Hileko agenda

Agenda... eta gehiago

Hipikako Nazioarteko Lehiaketa

Berrikuntza batzuk dakartza aurtengo Donostiako Hipikako Nazioarteko Lehiaketak. Hala, uztailaren 6tik 8ra egingo da, estreinakoz, Donostiako Hipodromoan.


Atletismoko Espainiako Txapelketa

Atari zabaleko Espainiako Atletismo Txapelketa jokatuko da abuztuaren 4an eta 5ean, Anoeta estadioan. Ekitaldi honek 180.000 euroko aurrekontua du.


Igeriketako zeharkaldiak

Bi zeharkaldi antolatu dira Donostian uda honetarako. Abuztuaren 15ean Paseo Berriko Zeharkaldia izango da (12:00), eta irailaren 9an, berriz, Kontxako Badiako Ur Zeharkaldia (11:45)

Zaldi lasterketen denboraldia

Uztailean hasi eta iraila bitartean, igandero-igandero eta jaiegunetan zaldi lasterketak ikusteko aukera izango da Donostiako Hipodromoan.

Zegama-Aizkorri-Zegama mendi maratoia

Irailaren 23an egingo da aurten Zegama-Aizkorri-Zegama mendi maratoia. Munduko Kopako azken proba izango da, eta parte-hartzaileak goizeko 09:00etan abiatuko dira Zegamatik.

Igeldoko Igoera

Igeldoko Festa Batzarrak 7 kilometroko Igeldoko Igoera korrika proba antolatu du ekainaren 17an. Informazio gehiagorako deitu 943214725 telefono zenbakira.