 |
|
 |
 |
Agenda
|
Hiru Hondartzetako lasterketa
|
|
|
Urriaren 14an, igande goizean, jokatuko da Hiru Hondartzetako Krosa Donostian. 1.500 korrikalari baino gehiago izan ziren iaz 10 kilometro dituen ibilbidea osatzen. Hiriko hiru hondartzak lotzen dituen lasterketa honetan urtez urte gero eta zale gehiago biltzen dira.
|
Patinaje ikastaroa eta Bertizera irteera
Vasco de Camping elkarteak patinaje ikastaroa antolatu du urriaren 26tik 28ra. Horrez gain, Nafarroako Bertiz bailaran 16 kilometroko irteera egingo du urriaren 20 eta 21erako. Informazio gehiagorako, 943-271866 telefonora dei dezakezue.
Lasoren talde ohiaren aurka
Azaroaren 2an, Pablo Laso Bruesako entrenatzailearen iazko taldearen, Alerta Cantabriaren bisita jasoko du Illunben talde donostiarrak. Aurretik, urriaren 19an, Autocid Ford Burgoen aurka jokatuko dute.
Donibane Lohizune-Hondarribia
Hiru Hondartzetako Krosaren ostean, korrikalariek beste hitzordu garrantzitsu bat dute. Urriaren 28an, Donibane Lohizune-Hondarribia maratoi erdia izango da, goizeko 11:00etan hasita. Behobiarako test ona.
Pistako txirrindularitza hasiko da azaroan
Azaroan emango dituzte pistako txirrindulariek lehenengo pedalkadak Donostiako belodromoan. Moyua Pistako Sariari azaroaren 4an ekingo zaio azken orduko aldaketarik izan ezean. Gipuzkoako Txapelketa, berriz, urtarrilaren 27rako iragartzen da.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |