 |
|
 |
 |
Egin ezazu saioa
|
www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz web gunea
|
|
|
Kirolzale euskaldunen topaleku
|
|
Kirola Euskaraz programak kirola euskaraz arnastu eta erabiltzeko aukera ematen digu, eta baliagarri izan dakiguken informazio erabilgarria eskaintzen digu.
|
Kirola Euskaraz programa Debagoieneko zenbait udalek sortu zuten 1993. urtean, eta laster Debabarrenera hedatu zen. Pixkanaka, Debarroko egitasmoak beste erakunde ofizial batzuen konfiantza eta laguntza ekonomikoa erdietsi ditu; programa garatzeko aukerak ere handitu egin dira, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei esker.
Nekane Jauregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamenduko teknikariak aditzera eman digunez, Kirola Euskaraz programak bi helburu nagusi izan ditu sortu zenetik: «Kirol eragileen prestakuntza eta kirol materiala euskaraz argitaratzea eta zabaltzea». Azkeneko urteotan gero eta ikastaro gehiago antolatzen dira euskaraz, «eta eskola kirolean ahalegin handiak egin dira euskararen erabilera bermatzeko, bai monitoreak hartzeko garaian, bai erabilera ohitura berriak sustatzeko, oinarrizko materiala euskaraz argitaratzeko».
Kirolzaleek eta, oro har, herritarrek aukerak izan behar dituzte kirolaren edozein esparrutan euskaraz egiteko, «eta programa honek hori bermatzeko hainbat ekintza bultzatzen ditu: sentsibilizazio ekintzak, materiala sortzeko beka deialdiak eta diru laguntzak, kirol ikastaroak euskaraz, fitxa didaktikoen argitalpena, kirol irakasle eta esatarien errolda, euskarazko kirol materialaren bilduma…».
Etorkizunari begira, laster web gune berria izango du Kirola Euskaraz programak. «Kirola eta euskara uztartuko dituen atari dinamiko eta bizia izatea nahi dugu, kirol eragileen partaidetza bultzatuko duena», adierazi du Nekane Jauregik. Teknikariak azpimarratu duenez, «euskarak kirolean oraindik ere urrats handiak egin behar ditu. Hedabideetako kirol albisteetan, esaterako, presentzia eskasa du euskarak eta gaztelaniazko ereduez inguratuta gaude. Alde horretatik, Mugi! aldizkaria oso argitalpen interesgarria da eskola umeentzako».
|
|
www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |