Atletismoaren gala


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 39 2007/11 »  Atletismoaren gala

Hileko izarra

Atletismoaren gala

Mikel Odriozola. Seigarren postuan sailkatu zen aurtengo Osakako Munduko Txapelketan.



Atleta gipuzkoarrak, sarituak

Gipuzkoako Atletismo Federazioak Mikel Odriozola ibiltaria eta Naroa Agirre pertika jauzilaria saritu zituen aurten ere Atletismoaren II. Galan.

Iaz egin zen estreinako galan gertatu bezalaxe, aurten ere Atletismoaren Galan Mikel Odriozola ibiltari errenteriarra eta Naroa Agirre pertika jauzilari donostiarra izendatu zituzten 2007ko atleta gipuzkoar onenak.

Bi atletok denboraldi ona egin dute. Hala, Naroa Agirre hasiera-hasieratik marka bikainak egiten hasi zen, eta denboraldiko lehen asteetan bere esku zegoen pista estaliko errekorra hobetzea erdietsi zuen 4,50 metroko jauziarekin. Horrez gain, Osakan jokatutako Munduko Txapelketan 13. sailkatu zen. Mikel Odriozola, berriz, Munduko Txapelketa horretan bertan, punta-puntan aritu zen, podiuma hurbil ikusi zuen, baina azkenean seigarren postuarekin konformatu beharra izan zuen.

Naroa Agirre. Azken urteotan, punta-puntan dabil pertikalari donostiarra.
Iaz egin zen estreinako galan gertatu bezalaxe, aurten ere Atletismoaren Galan Mikel Odriozola ibiltari errenteriarra eta Naroa Agirre pertika jauzilari donostiarra izendatu zituzten 2007ko atleta gipuzkoar onenak.

Bi atletok denboraldi ona egin dute. Hala, Naroa Agirre hasiera-hasieratik marka bikainak egiten hasi zen, eta denboraldiko lehen asteetan bere esku zegoen pista estaliko errekorra hobetzea erdietsi zuen 4,50 metroko jauziarekin. Horrez gain, Osakan jokatutako Munduko Txapelketan 13. sailkatu zen. Mikel Odriozola, berriz, Munduko Txapelketa horretan bertan, punta-puntan aritu zen, podiuma hurbil ikusi zuen, baina azkenean seigarren postuarekin konformatu beharra izan zuen.

Odriozolaz eta Agirrez gain, beste atleta saritu batzuk ere izan ziren. Kirol ibilbide azpimarragarrien saria, Peio Errastik eta Rosi Talaverak jaso zuten. Emakumezko gazte onenaren saria, Ainhoa Sanzek (Goierri Garaia) eskuratu zuen oztopodun 3.000 metrotan egindako lan bikainarengatik; eta gizonezkoetan, aldiz, Asier Goikoetxea (Krafft Atlético SS.) izan zen saritua. Atleta gazte hau txapeldunorde izan da juniorretako Espainiako Txapelketan.

Atleta horiek guztiez gain, bestelako errekonozimenduak eta omenaldiak ere izan ziren galan: Jose Ramon Petreñas epailea, Juanjo Prado boluntarioa, Jesus Maria Etxeberria laguntzailea, Gabriel González entrenatzailea eta Joxean Pla Gimnástica Uliako arduradunetako bat.