Inkesta: gustuko kirola


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 39 2007/11 »  Inkesta: gustuko kirola

Ikastetxez Ikastetxe

Inkesta
1- Zure ikastetxean egiten ez duzun zein kirol praktikatzea gustatuko litzaizuke bertan?

2- Zein da ikastetxean gusturago egiten duzun kirola edo kirol jarduera?


Oihana Aguayo Jon Ander Serrano
1- Atletismoa. Betidanik gustatu izan zait, baina ez dut inoiz klub batean praktikatu.
2- Frontoian palaz jokatzea. Mutilak eta neskak batera aritzen gara normalean, baina nahiago dut neskekin bakarrik jokatzea, mutilak tranpatiak baitira.
1- Tenisa. Entretenigarria da, jokatzeko gogoa izaten dut askotan, baina ez dut inoiz ikastaro seriorik egin.
2- Futbola. Institutuan astean hirutan txapelketa ezberdinak antolatzen dira jolas garaian, eta ni futbolean aritzen naiz gustura.


Maitane Mujika Ivan Loureiro
1- Tenisa. Eskolan palaz aritzen naiz pilotalekuan, ondo pasatzen dut, eta zerbait ezberdina egiteagatik, tenisa probatuko nuke.
2- Frontoian aritzea. Jolasaldietan eta jangela garaian ibiltzen gara bertan.
1- Beisbola. Ederra izan behar du pilota batearekin astintzea eta lasterkaldiak egitea.
2- Pilotalekuan aritzen naiz ondoen, eta denak ez gara batzuek esaten duten bezain tranpatiak izaten.


Nekane Eusebio Ibai Bravo
1- Patinatzea. Asko atsegin dut, eta kalean oporretan edo eguraldi ona egiten duenean gustura ibiltzen naizelako.
2- Gehien gustatzen zaidana zera da: denbora dugunean pilotalekuan palaz jokatzea.
1- Eskrima. Ez dut inoiz egin, eta asko erakartzen nau ezpatekin borrokaldiak egitea.
2- Mahai tenisa. Patioan beti jendez beteta dagoen mahai teniseko mahaia dugu, eta normalean sei tantora egiten ditugu partidak.


MUGI! -N ZUEN ZAIN GAUDE!

Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
Datorren
hileko
inkesta
1- Eguberrietako oporretan kirola egiteari uzten al diozu?

2- Zein kirol egitea gustatzen zaizu egun horietan?