Gora eta behera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 39 2007/11 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

Gora
Aritz Aranburu

Surflari zarauztarra WCT eliteko zirkuitu zail horretan sartzeko zorian dago. Brasilgo azken txapelketan bosgarren sailkatu ostean, surfeko munduko zirkuitu onenean ariko da datorren denboraldian, oker handirik ezean. Hondamendi handia gertatu beharko litzateke surflari zarauztarra datorren urtean munduko 44 surflari onenen artean ez egoteko. Horrez gain, Portugaleko Estoril hirian Europako txapeldun bihurtu zen Aranburu.

Bruesa GBC

Denboraldiko lehen partida galdu eta gero, hurrengo sei norgehiagokak irabaztea erdietsi zituen Bruesa GBC saskibaloi taldeak. Adecco LEB Oro ligako beste inork ez du lortu orain arte halako bolada ona izaterik.


Behera
M. Noor Mat Amin

Baina zer arraio esan nahi du horrek? 4.093 metroko Kinabalu mendia 50 aldiz igo duen gizonezkoaren izena da hori. Horra arte, ondo, arazorik ez. Salatzekoa dena, ordea, zera da: 3 urteko Sahrul bere semea entrenatzen hasi dela mendi hori bera igotzeko. Aitaren asmoa, semearekin 2008ko ekainaren 8an Kinabalu mendia igotzen hastea da.

Mikel Goñi

Bengoetxea VI.ak egurra eman zion Mikel Goñiri Lau t´erdiko Txapelketan. 22-10 nagusitu zen leitzarra. Goñik hanka batean min hartu zuela-eta erren izan zen partidaren bigarren zatian. Handik gutxira zer nolako lesioa zuen jakiteko egindako frogetan, medikuek ez zioten ezer ikusi Goñiri. Norberak bere ondorioak atera ditzala.