Agenda


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 39 2007/11 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Behobia-Donostia eta maratoia
Atletismoko hitzordu ga­rran­tzitsuak antolatzen dira azaroan, Donostian. Hala, azaroaren 11n Be­hobia-Donostia lasterketa jendetsua jokatuko da, eta hilaren amaieran, azaroaren 25ean, Donosti­ako Maratoia. Ikuskizun ederra izango da, beraz, Donostiako kaleetan.
Ziklo-kros lasterketak Orion eta Asteasun

Ziklo-kros denboraldiko bi proba jokatuko dira datozen asteotan Gipuzkoako lurretan. Hala, azaroaren 11n Orion ariko dira txirrindulariak eta abenduaren 6an, be­rriz, Asteasun. Modalitate honetako espezialista onenak lehiatuko dira bi tokietan.

Igeriketa lehiaketa, Bidebietan

Neguko Probintzien Liga­ko estreinako jardunaldia jokatuko da azaroaren 17an, Bidebietako igerilekuan. Arratsaldeko 16:00­etan hasiko da le­hia­keta, eta ikusi egin be­harko da igerilariak zein sasoi puntutan datozen.

Dantxarinea aldean txangoa

Vasco de Camping elkarteak Dantxarinea-Gorospil (691 m.)-Zuharreteako lepoa-Trois Croix-Erebi (583 m.)-Ainhoako baseliza- Dantxarinea ibilbidea antolatu du azaroaren 25e­rako. Informazioa, 943­­271866 telefonoan.

Beirasar Rosalia eta Los Barrios, Illunben

Bruesa Gipuzkoa Basketek sailkapeneko goialdean dabilen Beirasar Rosaliaren bisita jasoko du azaroaren 16an. Hil honen 30ean, berriz, hasieran behintzat aurkari samurragoa gerta daitekeen Villa Los Barrios izango du aurrez aurre.