Freestyle jauziak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 40 2007/12 »  Freestyle jauziak

Erreportajea



Backflip Lazy Boy
Rock solid
Pilotua eserleku gainean gora begira etzaten da eskuak nahiz zangoak luzatuta. Oso pilotu gutxi dira gai jauzi hau egiteko. Superman irudi bat da, non pilotuak motorretik eskuak erabat askatzen dituen, eta une batzuetan motorra aparte utzita hegan egiten du.


Whip Backflip Cordobés
Motorraren alboko alde bat airean jarri, zoruarekin ahalik eta era paraleloenean. Jauzi tradizional eta ezagunenetakoa da honako hau. Backfliparen biraketan, eskuak askatu gabe, oinak eskulekura hurbiltzen dira eta gorputz osoa motorraren aurretik okertzen da.


Tsunami Back flip
Eskuleku gainean gorputza ahalik eta era bertikalenean jarri behar da, motorrarekin lerro bertikal bat osatuz, buruz behera jartzea, azken batean.
Atzerakako jauzi nagusia. 2001. urtean egin zen estreinako aldiz saltoa, eta egun freestyleko erreferentziazko jauzia da.


Dead body
Indian air
Pilotuak bi zangoak eskulekuaren aurrealdetik pasatzen ditu, lerro zuzenean luzatzen ditu, eta azkenean, pilotua gora begira luze-luze eginda geratzen da.
Behin superman posizioan jarri ondoren (gorputza erabat luzatuta), airean zangoak gurutzatzen ditu.


Cliffhanger Backflip Superman
Eskuak eta oinak askatu ondoren, oinak eskulekuaren behealdean kokatzen dira; aldi berean, besoak zabalduta ditu pilotuak zerbait heldu nahi izango balu bezala.
Backfliparen aldaera konplikatua da oso. Pilotua behera begira dago, zangoak estriboetatik askatzen ditu erabat luzatuz eta gorputza motorrarekin paraleloan geratuz.