Behobia txiki


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 40 2007/12 »  Behobia txiki

Hileko izarra

BEHOBIA TXIKI ATLETISMOA
Umeen Behobia
Helduek ohiko Behobia-Donostian
gozatzen -edo sufritzen- zuten bitartean, umeek estreinakoz Behobia Txiki lasterketan korritu zuten.

Behobia-Donostiaren aurtengo berrikuntza nagusietako bat haurren proba hauxe izan zen; Behobia Txiki umeen lasterketa hain zuzen ere; eta zer nolako harrera izan zuen kontuan hartuta, ziur datorren urtean ere ekimen hau errepikatuko dela.


Ekimena txikienen artean korrika eta atletismoa sustatzeko asmoz sortu da, eta helburua goitik behera betetzea lortu dute antolatzaileek. Bi mailatan banatu zen abenduaren 11n jokatu zen lasterketa: alebinetan eta infantiletan. Behobia Txikik 1,2 kilometroko ibilbidea izan zuen, irteera eta helmuga puntuak Boulevardeko helmugako arkuan izanik eta Erregina Erregente iturriaren ingurutik korrika eginez. Parte hartzaileek bi itzuli eman zizkioten zirkuitu horri.


Nagusien laguntza

Maila bateko zein besteko probetan, bi nagusik lagundu zieten erritmoa jartzen, eta azken zatian bidea libre utzi zieten korrikalari txikiei. Behobia Txiki honen antolaketa Gipuzkoako Federazioa eta Fortunaren artean, bien laguntzarekin antolatu zen, eta azkenean helmugara iritsi zen ume bakoitzak elastiko bat eraman zuen etxera.

Nagusien mailan bezala, helmugara iritsitako guztiak izan ziren garaile, baina sailkapenari begiratuz gero, Zamorako Javier Zanfaño izen zen helmugaratzen aurrena; Iruñeko Jon Moreno izan zen bigarren sailkatua eta Eduardo Espinosa donostiarra, hirugarren.


Horrenbestez, eta ikusirik zer nolako arrakasta izan duen, ziur datorren urtean ume gehiagok hartuko dutela parte lasterketa honetan.

Irteeran, ume guztiak ilusioz gainezka eta ziztu batean atera ziren korrika egitera.