Unanue pilotaria


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 41 2008/01 »  Unanue pilotaria

Erreportajea

DI-DA BATEAN

Ibilbide oparoa bezain luzea egin du Mikel Unanuek pilotan, baina uzteko ordua heldu zaio.

Amets bat: txapelketa garrantzitsu bat irabaztea.

Zaletasunak: hondartza, snowboarda eta skatea.

Golflari bat: Lorena Ochoa mexikarra.

Donostiako txoko bat: Urgull mendia.

Plater bat: azpizuna, oso gutxi eginda

Edari bat: Momentuaren arabera, bata edo bestea.

Musika talde bat: Bruce Springsteen.

Pelikula bat: El indomable Will Hunting.

Aktore bat: Richard Gere.

Reala Lehen Mailara igoko al da?: Ez dut uste.

Zure esku balego, zer aldatuko zenuke munduan? Txirotasuna ez egotea.

Txikitan, zein ikastetxetan ikasi zenuen? Liceo Francés-en.

Zure bertute bat: Adiskide ona naizela uste dut.

Zure akats bat: Perfekzionista naizela, gehiegi.

 

ARGAZKI BILDUMA
Ladutxe: aurkari eta idolo. Unanue errematatzaile petoa izan da, eta maisu ona izan zuen lapurtarra. Makina bat partida jokatu zituzten elkarren aurka. Binakako txapeldun. 1998an izan zen, eta Jokin Errasti lagun zuela Etxaniz eta Elkoro menderatu zituzten final handian, 22-21.

Lau t’erdiko txapeldun. 1999an, beste txapel bat irabazi zuen Unanuek: lau t’erdikoa. 22-11 irabazi zion finala Eugiri. Azken partida. Abenduaren 26an jokatu zuen azken partida Tolosan. Belokik eta berak 22-18 irabazi zieten Kokari eta Peñagarikanori. Gero, omenaldian, bertsoak kantatu zizkioten Beñat eta Unai Gaztelumendik.