Aiete C.D.


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 41 2008/01 »  Aiete C.D.

Ezagutu ezazu

AIETE C.D. ARETO FUTBOLEKO TALDEA

Aiete CD. taldeko jokalariak denboraldi bikaina jokatzen ari dira, eta taldeko giro ona da oinarrietako bat.
Pausoz pauso, gorantz
Aiete C.D. areto futboleko taldea da, eta Gipuzkoako Lehen Mailan jokatzen DU. Ia liga erdia jokatuta, hirugarren sailkatuta dago.

Areto futbolak indar handia dauka gure artean, eta hamaika talde lehiatzen dira astebururo. Horietako bat da Aiete C.D. Izenak berak ederki azaltzen duen bezala, Aiete auzoko taldea da, eta bertako elkarte baten izena dauka. Gipuzkoako Lehen Mailan jokatzen du beste hamabost talderekin batera, eta oraingoz oso ondo ari da. Izan ere, lehen itzulia bukatzeko hiru partida falta direla, hirugarren dago Aiete C.D.


Jokalarietako bat Jesus Llano Portu da, eta berak azaldu duenez, «talde apala gara». Hala ere, ez dituzte mugak jartzen: «Aurrera jarraitu nahi dugu, hobetuz, eta gorago iristen garen ala ez geroago ikusiko da». Horretarako, ezinbestekoa da lana egitea, baina ez dituzte baliabide egokiak. Izan ere, elkartea dagoen leku berean entrenatzen dute, kanpoan. Zailtasunak zailtasun, ondo dabiltza, eta asteburuetan emaitza onak lortzeko gai dira. Etxeko partidak Gascan edo Altzako kiroldegian jokatzen dituzte.


Jokalariek dirua jartzen dute taldea osatzen duten jokalarien artean, gehienak langileak dira, baina bi ikasle ere badituzte. «Federazioak hogei urtez azpiko bi jokalari izatera behartzen gaitu, baina gainerakoak langileak gara», azaldu du Llanok. Langile ala ikasle, areto futbola “hobie” bat da beraientzat, “kirola”. Benetan gustatzen zaiena, gainera. Izan ere, taldearen gastuak jokalariek eta elkarteak ordaintzen dituzte: «Jokalariok dirua jartzen dugu geure patrikatik», kontatu du Llanok.


Umiltasun horretan oinarrituta, urratsez urrats dabil Aiete C.D taldea, baina emaitzak onak direnez, ez dituzte mugak jarri nahi.