|
Pou anaiak
Iker eta Eneko Pou anai gasteiztarrek bete dute helburua, eta ‘7 horma, 7 kontinente’ izeneko erronka bukatzea lortu dute. Antartidara joan ziren azkeneko horma igotzera, eta asko kosta bazitzaien ere, igo zuten Three Pigs izeneko gailurra.
Ingalaterrako futbola
Errespetua eta Ingalaterrako futbola lotuta daude. Carling Cup txapelketako finalerdietako bat Arsenalek eta Tottenhamek jokatu zuten, biak Londresko taldeak. Joaneko lehia berandu hasi zen. Izan ere, ikusle asko auto-ilara batean geldirik zeuden, eta ikusleen zain egotea erabaki zuten. Errespetua esaten zaio horri. |