Zenbakiak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 41 2008/01 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

Zenbakiak
9.500
Donostiako Freestyle ikuskizunean bildu zen ikusle kopurua da hori. Abenduaren 29an, Illunben, motoak eta moto-gidariak hegan ibili ziren, eta ikusleek sekulako gozatua hartu zuten. Bi orduko iraupena izan zuen ekitaldiak.

8
Horixe da Eskuz Binakako Txapelketan parte hartzen ari den bikote kopurua. Asegarce eta Aspe enpresetako launa bikote ari dira jokatzen. Denek denen aurka bi aldiz jokatuko dute, eta lau onenak sailkatuko dira finalerdietara.

%72
Urtarrilaren 3an egin ziren Realeko presidentea aukeratzeko hauteskundeak, eta Iñaki Badiolak irabazi zituen. Bera zen hautagai bakarra, eta akziodunen babes handia lortu zuen; hain zuzen, batzarrean ordezkatutako akzioen %72k bozkatu zioten.