Paddle Surf


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 43 2008/03 »  Paddle Surf

Egin ezazu saioa

Paddle Surf
Surfean eta arraunean
Laird Hamiltoni bururatu zitzaion bi kirolak uztar zitezkeela, eta halaxe sortu zen paddle surf delakoa.

Itsasoak aukera ugari ematen ditu kirola egiteko. Gero eta jarraitzaile gehiago dituena surfa da, eta kirol horren inguruan hamaika modalitate berri sortzen ari da.

Berrienetako bat da paddle surf delakoa. Zer da baina? Surfa eta arrauna uztartuta. Ohikoa baino taula handiagoa eta arraun bat.


Laird Hamiltonek asmatu zuen. 12 oineko taula bat eta arrauna hartu eta 5 metroko olatuetan sartu zen. Gertakari hura ikusi zutenek diotenez, ez zen batere busti, eta ikusleek txaloak jo zizkioten, sinadurak eskatu, eta nola ez, miretsi egin zuten. Inork ezin omen zuen sinetsi ikusi berri zutena. Hartara, lehendik ere handi zen Hamilton handiago bilakatu zen. Ordura arte, olatu handienetan onena izatearen ospea zeukan. Hemendik aurrera, asmatzaile ere izango da.


Nola bururatu zitzaion baina Hamiltoni halako zerbait egitea? Indigenak izan zituen inspirazio iturri. Haiek baltsa batean eta arrauna eskuan zutela ibiltzen ziren uretan, eta irudi hura gogoan hasi zen Hamilton paddle-surfean. Baltsaren ordez surfeko taula baliatu zuen indigenen pare ibiltzeko.


Munduan zabaltzen ari da. Pixkanaka-pixkanaka hedatzen ari da modalitate hori, eta Donostian bertan ere ikus daitezke surflari batzuk paddle-surfean. Zurriola hondartzan bada surfa eta arrauna uztartzen dituen surflaririk. Ikusteko aukera izan dugunontzat bitxia egiten da. Batez ere, surflariak zutik egon behar duelako une oro, eta eskuak erabili beharrean arraunaz baliatzen delako uretan mugitzeko. Esan beharrik ez dago oreka mantentzeko sekulako abilezia eduki behar dela. Behin hori lortuta, surfaren eta mugimenduaren iraultza deitu izan zain kirolaz gozatu besterik ez dago.