Inkesta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 43 2008/03 »  Inkesta

Ikastetxez Ikastetxe

Inkesta
1- Zer kirol gustatzen zaizu gehien? Zergatik?

2- Zer kirolari gustatzen zaizu gehien? Zergatik?



Argi Lertxundi (DBH 3) Nerea Orokieta (DBH 3)

1- Saskibaloia gustatzen zait gehien, txikitatik jokatu dudalako kirol horretan.

2- Pablo Prigioni, TAUko joko antolatzailea. Onena delako eta TAUkoa.

1- Saskibaloia. Umea nintzenetik aitak erakutsi izan zidalako eta gustura jokatzen dudalako.
2- Jose Manuel Calderon. Oso ona da, eta pena eman dit All Stars jokatzeko ez aukeratu izana.


Lara Gonzalez (DBH 3) Asier Duran (DBH 2)
1- Saskibaloia. Ez da ezer bereziagatik; gustatu egiten zait.

2- Jaka Lakovic. Ona delako eta Bartzelonan jokatzen duelako, nire talde gustukoenean.
1- Arrauna gustatzen zait gehien, lagunak-eta ibiltzen direlako. Gustatuko zitzaidan niri ere arraunean ibiltzea.
2- Xabi Prieto. Realekoa delako eta betidanik dagoelako bertan.


Javi Gonzalez (DBH 1) Gorka Olaskoaga (DBH 1)
1- Futbola dut gustukoen, txikitatik jokatu izan dudalako.
2- Messi, orain bertan futbolari onena delako.
1- Futbola, txikitatik jokatu izan dudalako. Pilota ere gustuko dut.
2- Bojan. Futbolari ona delako eta txikia delako.




WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan, www.euskaraz.net web gunearen bidez. Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
Datorren
hileko inkesta
1- Nork irabaziko du Euskal Herriko Itzulia?
2- Euskaltel-Euskadiko nork irabaztea gustatuko litzaizuke?