Gora eta behera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 43 2008/03 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

Gora

Bidasoa-Irun
Ohorezko B Mailara jaitsi zen aurreko denboraldian klub historikoa, eta kosta egin zitzaion maila berriari neurria hartzea. Baina otsailean emaitza onak lortu zituzten irundarrek, eta pixkanaka gorantz doaz Aitor Etxabururen jokalariak.

Euskal Herriko sokatira taldeak
Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketa jokatu zen otsailaren azken asteburuan Faenzan (Italia), eta Euskal Herriko taldeek emaitza bikainak lortu zituzten. Badaiotzeko arabarrek urrezko domina bat irabazi zuten, emakumezkoetan, 480 kilokoan, eta Abadiñok urrezko beste bat, 600 kilokoan, eta brontzezko bat, 560 kilokoan, biak ere gizonezkoen probetan.



Behera

Martin Taylor
Ez zen batere ezaguna gure artean Birminghanmeko jokalaria, baina otsailaren 23tik mundu osoko hedabideetan atera da. Bera izan zelako Arsenaleko Eduardo Da Silva jokalariari hanka erabat txikitu ziona. Laugarren minutuan izan zen, eta sarreraren ondorioz, Da Silvak sei hilabetez egon beharko du jokatu gabe, eta ezingo du jokatu Eurokopan bere selezkzioarekin, Kroaziarekin.

Cutura eta Malumbres
Otsailaren 24an, Logroño eta Arrate Asobal Ligako partidaren amaieran, Eibarko taldeko bi jokalariak haserretu egin ziren. Malumbresi lepotik heldu zion Cuturak, kargua hartu ziolako kaleratua izateagatik.