|
Mendian orientatzeko ikastaroa
Vasco de Camping Elkarteak antolatuta, mendian orientatzeko ikastaroa izango da martxoaren 10etik 15era. Maparekin eta iparrorratzarekin mendian nola ibili behar den erakutsiko dute. Elkarteko idazkaritzan eman behar da izena ikastaroan parte hartzeko.
Biurrarena UPV, azken txanpan
Emakumezkoen Bigarren Mailan ari den taldea Ligako azken txanpan sartuta dabil. Hala, martxoaren 22an, Lima-Horta hartuko du Gasca kiroldegian. 19:00etan hasiko dute donostiarrek Ligako azken hirugarren partida.
Eskuz binakakoa, azken txanpan
Bukatzen ari da Eskuz Binakako Txapelketa, eta orain, finalerdietan dabiltza Gonzalez-Barriola, Titin-Laskurain, Bengoetxea VI-Patxi Ruiz eta Olaizola II-Mendizabal bikoteak. Finala martxoaren 30ean jokatuko da.
Bruesa-Alicante, goi mailako partida
ACBra igotzeko helburua duten bi talde indartsu ariko dira aurrez aurre martxoaren 19an: Bruesa GBC eta Alicante Costa Blanca. Partida bikaina izango dela aurreikusten da, bai eta garrantzitsua ere. 20:30ean hasiko da bi oilarren arteko borroka.
|