Gora eta behera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 44 2008/04 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

Gora

Leire Olaberria
Manchesterren burutzen ari diren Munduko Pista Txapelketetan laugarren sailkatu da jazarpen proban. Emaitza honekin, Pekinen izango diren Joko Olinpikoetarako txartela irabazi du Leire Olaberriak.

Lilatoia
Errekorra gainditu du berriz ere Lilatoiak, mila emakumek hartu baitute parte XIX. ekitaldian. Joan den urtean baino 362 parte-hartzaile gehiago izan dira, guztira 1.087.

Markel Irizar
Paris-Niza lasterketan maillot horia jartzeko puntu-puntuan egon zen txirrindulari oñatiarra. Lau segundora besterik ez zen geratu. Hala ere, gipuzkoar zale askok garaile kontsideratzen dute Euskaltel-Euskadiko txirrindularia.



Behera

Botilakada
Athleticeko atezain Armandok harmailan zegoen ikusle baten botilakada jaso zuen buruan. Erasotzailea espetxera eraman dute. Jokalariak, berriz, erretina-edema du. Tamalgarria benetan.

Ikusle kopurua 
Azken partidetan ikusle kopuruak gora egin duen arren, Realak ez du oraindik Lehen Mailan zuen antzeko ikusle kopurua zelaira erakartzea lortu. Gainera, haurrentzat prestatutako 7.000 aulkietako 500 ere ez ziren bete. 

Istripua Jerezen 
Motorren kontzentrazioak hildako bat eta 83 zauritu utzi dizkigu. Aurten istripu gutxiago izan diren arren, gertakari tragiko hauek guztiz ekiditeko neurriak hartu beharko lituzkete antolatzaileek.