|
1.007
Donostiarrak Klubak eta EHUk antolatzen duten Udaberriko Lasterketaren
seigarren ekitaldia festa giroan burutu zen Donostian. Proba honek
1.007 lasterkari erakarri zituen honakoan, eta horietatik 914 iritsi
ziren helmugara.
51 urte
Joxemiel Peñagarikano aizkolariak 51 urterekin esan die agur
txapelketei. Urrezko Aizkolarien lehiaketan parte hartzeko asmoa zuen
aurten, baina, azken hiru urteotako emaitza eskasen ondorioz, lehia
uztea erabaki du.
1.165
Partaidetza errekorra hautsi du aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi
erdiak. Guztira, 1.165 lasterkari bildu ziren. Bi kenyarrek irabazi
zuten: gizonezkoetan William Cheborrek, eta emakumezkoetan Margaret
Atudonyangek.
|