Igerilekuan


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 5 2003/06 »  Igerilekuan

Igerilekuan

Arrainak uretan bezala



Igeriketa da zalantzarik gabe urtero jende gehien erakartzen duen jarduera, baita plaza gehien eskaintzen duena ere, nahiz eta horietako asko ziztu batean bete.

Igerileku batean, dena den, igeri baino askoz gehiago egin daiteke, eta hori frogatzeko prest dago urtean zehar Donostian igeriketa sinkronizatua eta water-poloari eusten dien Easo taldea, elkarte horren esku baitaude kirol bi horiei eskainitako ikastaroak. 12 urtetik 16ra bitarteko gaztetxoek dute soilik igeriketa sinkronizatuan hasteko aukera, eta ezinbestekoa da horretan jardun nahi dutenek igerian maila altua edukitzea.

Igeriketa sinkronizatua
Water-poloa
Uretako sorospena


Adin eta igeriketa maila berberak behar dira, halaber, waterpoloa ezagutzen hasteko. Kirol hauetako ikastaroak Paco Yoldi igerilekuan emango dira. Kirol batean zein bestean teknikak garrantzi handia duenez, ikastaroa guztiz ezinbestekoa da horietan hasteko.

Bidebietako igerilekuan hartuko dituzte, berriz, uretako sorospenaren inguruko aurreneko ikasgaiak Gipuzkoako Sorospen eta Salbamendu Federazioak 12-29 urte bitartekoei zuzendutako ikastaroetan.




Kirol bereziak, eta areto

berezietan egiten direnak





Urtero, kirol ezagunenek erakartzen dute jende gehien udako ikastaroetara, baina sasoi hau oso egokia izan daiteke urtean zehar egiteko aukera ez dugun kiroletan hasteko, edota kirol konbinazio bitxiei ekiteko; Ezaugarri horiek dituzte aurtengo eskaintzara bildu diren hiru kirol berriek: triatloia, kirol konbinatuak eta ur zabaleko jolas urpekaritzak.

Igeriketa, korrika egitea eta txirrindularitza uztartzen dituen triatloia kirol oso konpletoa da eta, goi mailako lehiaketan, oso gogorra. Horretan jarduteko, ordea, ez da ezinbeskoa sekulako atleta izatea. Kirol eder horretan hasteko aukera dute aurten estreinakoz Donostian 12 urtetik gorako eskola-ume eta gazteek Kontxako badian Atlético San Sebastiánen eskutik egingo diren ikasteroetan.

Gazteenei zuzentzen zaie, era berean, triatloiak bezala kirol bat baino gehiago –hiruren ordez, bi...– uztartzen dituen «kirol konbinatuak» deituriko jarduera. 10-16 urteko neska mutilek kirol konbinazio bitxiak egin ahal izango dituzte: arku tiroa gehi eskalada; eskalada gehi bodyboarda; bodyboarda gehi arku tiroa.
Bera Bera K.E., C.D. Fortuna eta Intxaurrondoko Internacionalek elkarrekin antolatu dituzten bi asteko ikastaroen lehen astean aipatutako lehen kirola egingo da, eta bigarren astean, berriz, aukeratutako bigarrena. Kontuan izan behar da kirolak egoitza desberdinetan egingo direla (Mons, Pio Baroja eta Manteo kiroldegietan), eta horietan eman behar dela izena.

Azkeneko berritasuna itsasoari lotutakoa da erabat: ur zabaleko jolas urpekaria (OWD) ikastaroa. 17 urtetik aurrera hartu ahal izango da parte Buceo Donostik Kontxako badian eskainiko duen ikastaro honetan. Hori gainditzen dutenek nazioarteko balioa duen agiri bat jasoko dute. Agiri hori dutenek, alegia, 30 metroraino jaisteko baimena dute, alboan gidari bat izan gabe. Beraz, aukera guztiz interesgarria izan daiteke hau urpekaritzan hasteko gogoa duten kirolarientzat.

Ekipamendu berezia behar duten kirolak ere badira. Esaterako, Fortuna K.E.-k Pio Baroja kiroldegiko rokodromoan adin guztientzat antolatzen duen eskalada; Real Sociedad Hípicak bere egoitzan eskola-ume eta gazteei eskaintzen dizkien hipika ikastaroak; Atlético San Sebastiánen eskutik eskola-umeek egin dezaketen beisbola (adi, bi ikastaro baino ez daude eta), edota 8 urtetik 16 urtera bitartekoek Real Moto Club de Gipuzkoaren eskutik Pasealeku Berrian egin ditzaketen bizikleta trial ikastaroak. Denak ere kirol ederrak, nahiz eta oso ezagunak ez izan.

Triatloia
Kirol konbinatuak
Ur zabaleko jolas urpekaria
Eskalada
Hipika
Beisbola
Bizikleta triala