Donostia-Orio ibilbidea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 5 2003/06 »  Donostia-Orio ibilbidea

Donostia-Orio ibilbidea
Donostia-Orio


   

Donostiatik Oriora Igeldo mendiaren itsasertzetik goazela, ez da nahastu behar mendiaren gainaldeko bidearekin! Donostiatik Oriora 15 bat kilometro daude, eta hiru ordu eta erditan egin daiteke ibilaldia. Bidea seinaleztatu berria du Gipuzkoako Mendizale Federazioak.





Irteera: Donostiako Ondarreta pasealekura joan eta ia bukaeran Igeldorako bidea hartu, Erregenea dorre aldera, hain justu.









15 min.: Lasarmendi bideari heldu, Erregenea izeneko etxebizitzak pasatu eta honen eskuinetik doan bide estuan gora joango gara. Hortik Igeldo herrira doan bide nagusia hartuko dugu.







1:30 ordu: Bide aldapatsua igarota, mendiaren goialdetik arrokak eta itsasoa ikusiko ditugu. Bide hori utzi eta Tximistarrira abiatuko gara zementuzko bidean barrena. Astigar zuriak ikusirik, bide hori alde batera utzi eta itsasertzetik Oriora doan bidea hartuko dugu. Maldan behera joango gara Perus jatetxerantz.

1:50 ordu: Baserria alde batera utzi, eta pasabide abandonatu batetik jarraitu behar dugu. Ondoren sagardoa egiten duten Egiluze baserrira doan bidea hartuko dugu.

2:35 ordu: Baserriaren atzetik Egiluzeko bidegurutzera helduko gara. Hala, Belaetako haitzetik jaisteko moduan izango gara; era berean, Urberde eta Zakarroko muturretik egin dezakegu behera. Behin Urberde igarota, Orioko udalerrian egongo gara. Bertan, Plaiaundi badia izango dugu, parez pare. Bidea pinudi artean pasatzen da eta, hala, Itxaspe baserrira iritsiko gara.

3:30 ordu: Oriora iritsiko gara. Zolaturiko bide batetik Antilla hondartzara abiatuko gara; ondoren kanpina dago eta atzean, azkenik, herria. Alde Zaharra ikusteko modukoa da.