Hileko izarra // Jon Santacana


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 60 2010/4 »  Hileko izarra // Jon Santacana

10 Hileko izarra

JON SANTACANA Kirolari paralinpiko txapelduna


ELKAR ULERMEN. Aulermena. Miguel Galindo gidaria, laranjaz jantzita, Jon Santacanari­, atzean, bidea zabaltzen Vancouver-ko Joko Paralinpikoetan.
Elur gaineko espezialista onenetakoa
Ikusmen ezintasuna duen jon santacana eskiatzaile donostiarrak hiru domina lortu ditu neguko joko paralinpikoetan.

Ez bat, ez bi, hiru domina eskuratu ditu Jon Santacana eskiatzaile donostiarrak Vancouver-en izan diren Neguko Joko Paralinpikoetan. Ikusmen ezintasuna duen kirolari honek maila bikaina erakutsi du Joko Paralinpiko hauetan eta, ho­rrenbestez, nazioarteko izar handienen pare jarri da.

Miguel Galindo bere gidariaren laguntzaz, urrezko domina erdietsi du jaitsierako proban eta zilarrezko beste bi zin­tzilikatu ditu slalomean eta slalom erraldoiean ere. Superkonbinatuko modalitatean ere domina bat irabazteko itxaropena zuen Santacanak baina, lehen txandan denbora onena egin ondoren, bigarren txandan makil batekin trabatu eta lehiaketatik kanpo geratu zen.

Vancouver-en izandako emaitza honekin 2002. urtean Salt Lake Cityko Jokoetako emaitza bera errepikatu du donostiarrak. Orduan ere urrezko domina bat eta zilarrezko beste bi lortu zituen. Iaz ere, Korean egin zen Munduko Txapelketan urrezko domina bat eta zilarrezko beste bi irabazi zituen. Emaitza hauekin guztiekin, Espainiako historiako kirolari paralinpiko onenen artean sartu da Jon Santacana.

10 urterekin hasi zen eskiatzen. Gurasoek autokarabana bat zuten eta asteburuetan elurretara joaten hasi ziren. Bere familian beti izan da eskirako zaletasun handia da; Jonen aitonak bere garaiko eskiko Euskal Herriko Txapelketetan emaitza onak lor-tzen zituen zuen eta, hala, Jon eta bere familiak eskiari heldu zioten. Hasieran galtza bakeroekin joaten ziren, gero kalean jar­tzen zituzten azokako arroparekin... Jonen hasierako urra­tsak apalak izan ziren oso.

Eskiarekin asko gozatzeaz gain, askatasun handia ematen diola adierazi izan du Jonek. Irristatzeko kirol guztiak maite ditu, baina kirol gehiago ere praktikatzen du: mendiko bizikleta, korrika eta, azken boladan, surfa. Izan ere, Joni gorputzari egurra ematea gustatzen zaio eta, horretarako, kirola du bidelagun.

NOR DA?
  Izen-abizenak: Jon Santacana.

  Sorlekua: Donostia.

  Adina: 29 urte.

  Palmaresa: urrezko domina bat eta zilarrezko beste bi 2010eko Vancouver-ko Neguko Joko Paralinpikoetan; emaitza bera 2002ko Salt Lake City-ko Neguko Joko Olipinkoetan.