|
Trebezia handia behar duten makilakadak
|
MUGIren zenbaki honetan arreta berezia jarriko dugu nesken kirolean. Hori dela eta, atal honetarako kirol bat
|
aukeratzeko orduan ez dugu batere zalantzarik izan. Berehala jakingo duzue zergatik...
|
Nesketan, primeran dabiltza aurten ere Ohorezko Mailan jokatzen duten txuriurdinak.
Eskura dute titulua.
Zenbait herrialdetan futbolaren pareko kirola da belar-hockeya. Gurean, baina, kirol nagusien itzalean egon ohi den jarduera da, nahiz eta emaitzei dagokienez beste kirol askorenak baino pozgarriagoak izan Donostiako hockey taldeek izan dituztenak. Aurten ere Ohorezko Mailako txapelketa esku-eskura duen Realaren neska taldearen palmares bikainari erreparatzea besterik ez dago hori horrela dela ikusteko. Realeko neskak, ordea, ez daude bakarrik Estatuko txapelketetan, ohorezko mailan ez bada ere lehen mailan baitabiltza Atléticoko mutilak, Lagunak Mendaur Kirol Elkarteko neskak...
Emaitzak lagun izan arren, baina, hockeyak ez du oro har beste kirol batzuek duten hedapena. Donostian, tradizionalki, ikastetxe jakin batzuei lotutako kirola da. Santo Tomas Lizeoak, Zurriola Ikastolak edota Ekintzak, esaterako, tradizio luzea dute hockeyaren alorrean, garai batean guztiek izan baitzuten kirol horren inguruko zaletasuna sustatzeaz arduratu zen norbait... Ikastetxe horietako neska-mutikoez hornitzen dira, nagusiki, goiko mailetan diharduten kirol elkarte eta klubetako taldeak.
Hockeyak badu, bestalde, beste berezitasun bat: neskek egiten dute nagusiki kirol horren aldeko apustua. Primeran diharduten gizonezkoen taldeak ere badaude, noski. Hortxe dago, adibidez Lehen Mailan bikain dabilen Atlético San Sebastián klubeko taldea. Oro har, dena den, neskak dira hockeyari gogotsuen ekiten diotenak. Eta emaitza pozgarrienak ere nesken eskutik heldu zaizkigu Donostiara...
Belar gainean zein aretoan
Hockeya, Inge Mitxelenak argitu digun bezala, kirol oso teknikoa da, arau konplikatu samarrak dituena eta bi modalitate nagusi dituena: belar-hockeya eta areto-hockeya. Bietan, stick izenez ezagutzen den makila du lanabes bakar jokalariak. Makila kurbatu hori erabilita mugiaraz dezake soilik pilota txikia, debebatuta baitago –atezainaren kasuan izan ezik– pilota gorputzaren edozein atalekin ukitzea. Helburua, noski, aurkariaren atea ahalik eta sarrien zulatzea eta ahalik eta gol gehien lortzea da.
|
Makilaz jokatzen den kirola izan arren, hockeya ez da kirol arriskutsua. Kolperen bat hartzen dute jokalariek noizean behin, noski, baina lehen aipatutako arau zorrotzek izugarri murrizten dute lesio arriskua. Esate baterako, makila ezin da sorbalda baino gorago altxatu, eta jokalarien arteko kontaktua ez dago baimenduta. Futbolean ez bezala, bestalde, pilota makilaz edo gorputzaz babestea eta beste jokalari bati hori hartzeko aukera ukatzea ere debekatuta dago. Oro har, arbitroek zorrotz zigortzen dituzte arrisku-iturri izan daitezkeen jokaldi eta portaerak.
Belar-hockeya eta areto-hockeya, dena den, kirol oso desberdinak dira jokatzeko erari dagokionez. Kirol desberdinak direla ere esan daiteke. Gurean, une honetan, belar-kirolak areto-kirolak baino indar handiagoa du goi mailako taldeei dagokienez. Ume eta gaztetxo mailetan, ordea, areto-hockeya da nagusi. Biak ere, desberdintasunak desberdintasun, kirol bizi-biziak dira, jokaldi ikusgarriak ahalbidetzen dituztenak. Ikus tekoa da, zinez, jokalariek makila erabiltzerakoan duten trebezia! Hockey partidu bat ikustera abiatzen bazarete, alabaina, hobe duzue aurretik araudiaren berri izatea, ulergaitza ere izan baitaiteke jokoa gutxieneko arauak ezagutu gabe.
Donostian, gainera, ez da zaila maila oneko belar-hockey partiduak ikustea. Batetik, talde onak ditugu eta, bestetik, zelai berean jokatzen eta entrenatzen dute guztiek; Donostian eta Gipuzkoa osoan dagoen belar-hockey zelai bakarrean, hain zuzen ere. Atléticok Bera-Beran duen zelaian, ostera, hockeya hurbilagotik ezagutzeko aukera ere badute Donostiako neskek, astelehenero, oporretan ez ezik, hockey eskola izaten baita hortxe arratsaldeko 6etan, Real Sociedad taldearen eta Gipuzkoako Hockey Federazioaren eskutik. Eta hockeya Donostian eta Gipuzkoan zertan den jakin nahi baduzue, oso gomendagarria iruditu zaigu Federazioaren web gunea, hor aurkituko baitituzue taldeei, lehiaketei eta sailkapenei buruzko xehetasun guztiak.
|
INFORMAZIO GEHIAGO
Astelehenero, 6etatik aurrera, neskei zuzendutako hockey
eskola izan ohi da Bera-Berako hockey zelaian
|
Belar eta areto hockeya
Gipuzkoako Hockey Federazioa
www.fghockey.com
|
Mutiletan, Lehen Mailako Atlético (elastiko zuriz) da ondoen dabilen talde donostiarra.
Milaka urteko historia du
Antzinako marrazki eta baxuerliebeen arabera, hockeyaren aurrekaritzat har daitezkeen kirolak –makilaz eta pilotaz jokatzen ziren kirolak, alegia– ohikoak ziren duela milaka urte Egipton, Pertsian, Grezian, Erroman, Hego Amerikako zenbait zibilizaziotan... Erdi Aroan, berriz, hoquet izeneko makila-joko batean aritzen ziren Frantzian. Batzuen ustez, hockey izena artzainek erabiltzen zuten makila horrekin aritzen ziren jokotik dator, baina hori teoria bat baino ez da.
Beste kirol asko bezala, ordea, egungo hockeya Britainia Handiko eskoletan hasi zen jokatzen XIX. mendearen azken hamarkadetan, eta Ingalaterran sortu zen, 1861 urtean, lehen hockey kluba. Kirolaren arau nagusiak ere ordukoak dira garai hartan erabaki baitzen, esaterako, pilota gorputzarekin ukitzea debekatzea edota makila sorbaldaren gainetik altxatzea. Garai hartan kirol oso gutxi egiten zuten emakumeen artean ere arrakasta handia izan zuen hockeyak Ingalaterran, nahiz eta mundu zabalera gizonezkoena hedatu
|
gehienbat –beste kirol asko bezala– britainiar armadako soldaduen eskutik. Egun, mundu osora hedatutako kirola da hockeya.
Munduko onenak
XX. mendeko lehen sei-zazpi hamarkadetan, India eta Pakistan izan ziren jaun eta jabe hockeyaren munduan, armada britainiarrak zabaldu zuen kirola berehala bilakatu baitzen herrialde haietako kirol nagusi.
Azken urteotan, ordea, gauzak asko aldatu dira, eta sailkapen ofizialaren arabera une honetan munduko selekziorik onenak Argentina eta Alemania dira: nesken artean Argentina (ikus ezkerraldeko argazkia) eta mutilen artean, berriz, Alemania (goiko argazkian, elastiko zuria duena da jokalari alemana). Australiak eta Holandak ere selekzio oso indartsuak dituzte, eta Espainia ere nahiko ondo dabil sailkapenean.
|
Izen bera izan arren,
oso desberdinak dira
Hockey izena ez dagokio soilik belar edo areto hockeyari, hockeya baitira, finean, izotz-hockeya eta patin-hockeya ere. Antzekotasuna, ordea, izenera mugatzen da. Makila ere guztiek erabiltzen dute baina makilak ere desberdinak dira. Hots, izena berbera dute, lanabesa berdintsua eta helburua, betiere, arerioari ahalik eta gol gehien sartzea eta ahalik eta gol gutxien hartzea da; baina hortik aurrera, bi familia desberdin osatzen dituzte belar eta areto hockeyak eta –izotz-pistan zein areto batean– patin gainean jokatzen diren modalitateek.
Donostia, haatik, modalitate horietan guztietan taldeak dituen hiri bakarretakoa da. Patinik gabeko modalitateak alde batera utzita, ezaguna da punta-puntan ibili ohi den Txuri-Urdin izotz-hockey taldea. Askorentzat ezezagunagoa izan daiteke, ordea, patin-hockeyean diharduen Donostiako Ibaiondo taldea. Iparraldeko Ligan dabil aurten, Lehen Mailara igo nahirik, eta 15ean behin
|
Josean Gaska kiroldegian ikus daitezke harrobi nagusia Mundaiz ikastetxean duen talde honek etxean jokatzen dituen partiduak. Hain gogoko duten kirola hedatu nahirik, interesa duten ikastetxeetara ere joan ohi dira ikastaroak-eta ematera. Kirol hau ez da hockey federazioaren baitakoa, irristaketa federazioaren baitakoa baizik, eta asmo interesgarriak dituzte datorren ikasturterako.
Izotz-hockeyari dagokionez, berriz, une oso egokia izan daiteke hau Gabonetan Donostiako Txurin ikastaro bereziak antolatzen dituztela aurreratzeko. Nahi izanez gero, egin saioa...
Informazio gehiago:
Patin-hockeya . Gipuzkoako Irristaketa Federazioa:
639 069 599; 656 704 530; 943 376 063
Izotz-hockeya
www.eltxuri.com (Izotz Jauregia)
www.txuri-urdin.com (taldea)
|
|
|
|