euskaraz.net
Donostia Auzoka Ibaeta

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 59 2002/12 »  Donostia Auzoka Ibaeta









Donostia Auzoka 1

*




Hezkuntza eskaintza

zabalagoa Ibaetan






Poliki-poliki Donostiako hezkuntza eskaintza osatzen ari da. Oraingo honetan Antigua auzoaren txanda da. Alde batetik, Antiguako BHI eskola eta beste aldetik, Ibaetako Peritu Eskola.

Gipuzkoako sare publikoan sortu berria den proiektu honen helburua zera da: helburu orokorrak lortzeaz gain, hiru hizkuntzatan —euskara, gaztelania eta ingelesa— ahoz eta idatziz trebetasuna lortzen laguntzea. Azken helburu hau lortu ahal izateko, ikaslearen klase orduak hiru hizkuntzen artean banatu dira.

Antiguako Luberri BHI ikastaro honetan zabaldu dute. Antiguo Berrin dago eraikin berri hau. Bertara, Lehen Hezkuntza bukatu ondoren, Amassorrain, Jakintza, Ibai, Igeldo eta Orixe ikastoletako ikasleak joaten dira.

Eskola honetan, DBHko lehen eta bigarren zikloa eta batxilergoa ematen dituzte. Aurten 519 ikasle daude eta 73 irakasle.

Ikasleen banaketa

DBH:

1. mailan ............ 4 talde
2. mailan ............ 6 talde
3. mailan ............ 5 talde
4. mailan ........... 5 talde

Batxilergoa:

1. mailan ............. 3 talde
2. mailan ............. 3 talde

Baliabideak

Informatika gelak: 3
Teknologia gelak: 2
Plastika gelak: 2
Musika gela: 1
Bikoizketa gelak: 5
Laborategia: 1
Gimnasioa eta kirol anitzeko patioa: 1
Liburutegia: 1
Jangela: 1






Ibaetako Peritu Eskola





Peritu Eskola orain Amaran dago, baina datorren ikasturtean Ibaetan egiten ari diren eraikin batera lekualdatuko da. Eskola hau 1952. urtean jarri zen martxan, egun postetxea dagoen tokian. 1956ko abuztuan Amarara eraman zuten. 1972. urtean Valladolideko Unibertsitatearen menpeko bihurtu zen, 1978. urtean Bilboko Unibertsitatearen barruan sartu zen eta 1979. urtetik aurrera EHUn dago.

Hasieran lau titulu —mekanika, elektrizitatea, kimika eta elektronika— ematen zituzten. Iaz Antolatutako Industriako 2. zikloa ematen hasi ziren eta aurten arkitektura teknikoa eta herri lanetarako teknika ematen hasi dira.

Horregatik, egungo tokia txikia geratu denez, denbora gutxi barru Ibaetako eraikuntza berrira joango dira.